Done Bikendi Harana
- Artikulu hau Haranako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Done Bikendi (argipena)».
| Done Bikendi Harana | |
|---|---|
Done Bikendi Haraneko eliza eta plaza nagusia | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Harana |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°44′37″N 2°21′35″W / 42.7437°N 2.3596°W |
| Garaiera | 796 m |
Done Bikendi Harana (ofizialki San Vicente de Arana / Done Bikendi Harana) Arabako herria da. Harana udalerriko mendebaldean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando IV.a Gaztelako errege zenean, 1295 eta 1312 urteen arteko dataren batean sortu zen Done Bikendi, Berberiegoko Artzendiagoaren menpe zeuden bizilagunak bertara bizitzera joan zirenean. Ingurune hura Kontrasta herriaren mendekoa zen, eta horrek istiluak eragin zituen harik eta 1319an foru propioa lortu zuten arte. 1326. urtean hiribildu independentearen titulua jaso zuen Gaztelako errege Alfontso XI.arengandik.
Udalerri independentea izan zen baina 1940ko hamarkadan Alda eta Kontrastarekin fusionatu zen, Harana udalerri berria sortuz.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Done Bikendi Haraneko biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Maiatzeko zuhaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako Harana udalerrian nahiz eta antzina ohitura hau askoz ere hedatuagoa egon, gaur egun oraindik Done Bikendi Harana herrian Maiatza ("El Mayo") izeneko enborra landatzeko ohitura mantentzen da. Herri honetan leku zehatz batean maiatzaren 3an altxatu eta irailaren 14a arte ez da handik kentzen[1].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Haranako herriak | ||
|---|---|---|
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2019-05-05). «San Vicente de Arana celebra el Levantamiento del Mayo» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2019-06-24).

