Done Bikendi eliza (Itzalle)

Koordenatuak: 42°48′N 1°08′W / 42.8°N 1.13°W / 42.8; -1.13
Wikipedia, Entziklopedia askea
Done Bikendi eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGaloze
Koordenatuak42°48′N 1°08′W / 42.8°N 1.13°W / 42.8; -1.13
Map

Done Bikendi eliza Zaraitzu ibaxako Galoze udalerriko Itzalle kontzejuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin erromanikoa, hiru ataletan banatutako habearte bat eta burualde erdizirkularra dituen harriz egina. Habeartea kanoi-ganga zorrotzez estalita dago, eta ganga labedunak bi nerbio ditu, burualdeko garaipen-arkuan bat egiten dutenak. Barrura sartzeko, erdi-puntuko ate txaranbeldu bat dago, tinpanorik gabea. Aurrealdean, arkupe itxi bat dago, gotikoa, arku zorrotzeko atea duena. Arkiboltak landare-dekorazioa duten kapiteletan zurkaizten dira. Atearen eskuinean, leiho gotiko sinple bat dago.

Arkupearen barruan, eskuinaldean, bataiarria dago, gotikoa. Haren adaburua arkuteria itsu zorrotzez eta motibo begetal eta geometrikoz apainduta dago. Arkupearen kontrako aldean, goi-korura eta kanpandorrera sartzeko eskailera dago, duela gutxi eraikia. Erretaula nagusia erromanista da (XVII. mendearen lehen erdia), eta bi solairuko hiru kale eta teilatupea ditu. Beheko aldean Piarres eta Paulo apostoluak daude, mukulu biribilean. Eta goiko solairuan titularraren irudia (fardela) erdian, alboan martirioaren erliebeak, gurutziltzaketa (ezkerrekoa) eta epailearen aurreko interterrogatorioa dituela. Teilatupean Kalbarioa agertzen da (mukulu biribilekoa), bi lapurrak muturretan dituela, hau ere fardelezkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]