Done Mikel eliza (Labraza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Done Mikel eliza
Labraza - Iglesia de San Miguel 11.jpg
Eliza.
Kokapena
kokapenmapaEH
Koordenatuak 42° 34′ 02″ N, 2° 25′ 02″ W / 42.56734629°N,2.41708875°W / 42.56734629; -2.41708875Koordenatuak: 42° 34′ 02″ N, 2° 25′ 02″ W / 42.56734629°N,2.41708875°W / 42.56734629; -2.41708875
Arkitektura

Done Mikel eliza Arabako Labraza herriko eliza nagusia da (Oion). Eraikina XV. mendean hasi zen; dena dela, elizaren barrualdean, Erdi Aro osteko pontea dago, kopa lisoa eta fuste zilindrikoa dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza hau XV. eta XVI. mendeetan egin zen, hiribilduko harresiko zati bat erabiliz elizaren iparraldeko horma egiteko. Tenpluko oinplanoa aretokoa da, eta haren burualdea oktogonala da. Baoak eta arkuak puntu erdikoak edo zorrotzak dira eta hegoaldeko fatxadan daude. Tenpluaren eraikuntza, bestetik, dataren ondorengo zenbait eraikin ditu:

  • Sakristia, XVI. mendekoa, burualdearen hegoaldeari itsatsita; pentagono oinplanoa du eta laranja erako gangaz estalita dago.
  • Dorrea, XVIII. mendekoa; kanpandorre poligonala du.
  • Koroko luneta ganga eta nabeko sabai lisoa, XIX. eta XX. mendeetakoak.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa