Donegall Streeteko atentatua
| Donegall Streeteko atentatua | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | bonba erasoa |
| Data | 1972ko martxoaren 20a |
| Estatu burujabe | Ipar Irlanda |
| Koordenatuak | 54°36′N 5°56′W / 54.6°N 5.93°W |
| Pertsona hilak | 6 |
| Pertsona zaurituak | 146 |
Donegall Streeteko atentatua, 1972ko martxoaren 20an, Ipar Irlandako Belfast hirian dagoen Lower Donegall Street kalean jazotako atentatu bat izan zen, Ipar Irlandako gatazkan zehar. Honetan, Behin-behineko IRAk jendez lepo zegoen erdiguneko eremuan bonba-auto bat eztandarazi zuen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi pertsona hil ziren, tartean Ulstergo Errege Poliziaren bi kide, eta 148 pertsona zaurituak suertatu ziren. Bertan zeudenen arabera, aurrez telefono dei baten bidez norbaitek bonba abisua eman zuen eta lehergailua inguruko kale batean zegoela aipatu omen zuen, ondorioz hildako bi poliziek jendea ustez segurua zen etemu batera eraman zuten.
Behin-behineko IRAren Belfasteko Brigadak atentatuaten ardura onartu zuen, baina segurtasun indarrek buktima gehiago egon zitezen abisuei nahitan kasurik egin ez zietela aipatu zuen. IRAk erabilitako lehen bonba-autoetakoa izan zen.
