Doneztebe eliza (Gorraitz)

Koordenatuak: 42°49′N 1°35′W / 42.82°N 1.58°W / 42.82; -1.58
Wikipedia, Entziklopedia askea
Doneztebe eliza
Kokapena
Koordenatuak42°49′N 1°35′W / 42.82°N 1.58°W / 42.82; -1.58
Map
Arkitektura

Doneztebe eliza Nafarroako Eguesibar udalerriko Gorraitz kontzejuan dagoen eliza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorraizko gazteluaren alboan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko eliza Erdi Arokoa zen.

1700an jada eliza honek bere abadia eta hainbat etxalde jabetzan zituela aipatzen da. 1881ko ekainaren 11an Gorraizko Doneztebe parrokia desegina eta Olatzi gehitua izan zen.

2000. urtean zaharberritze lanak burutu, jatorrizko elizaren ahalik eta elementu gehienak mantendu, eta parrokia modernoa eraiki zen. Urte hartako abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierkoa eta Nafarroaren jai egunez, lehenbiziko meza eman, eta 2001eko martxoaren 25ean, Enkarnazio egunez, ofizialki inauguratu zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza denbora luzez eta urteen poderioz oso kaltetua eta hondakinetan egon zen. 2000. urtean elizaren zaharberritze lanei ekin zitzaien, jatorrizko eraikinetik kanpo hormen zatirik handiena mantendu direlarik. Jatorrizko oinplanoa bere bere hartan mantendu da, hiru ataletan banatua, eta alboetan gurutzadura osatzen duten bi kapera bana ditu. XVI. mendeko mentsulak estaldurako arkuen gainean zeuden, gaur egun desagertuak, gaur egun arte koruko arkua bakarrik mantendu delarik. Hiru arkibolta lau dituen arku zorrotz sotil batek elizaren sarrerako atea osatzen du.

Gaur egun, jatoirrizko kanpaietako bakarra mantendu da, 1608ko idazkia duena. Jatorrizko beste kanpaia ere mantendu da, baina kaltetua dago, idazki berbera du eta gaur egun lorategian apaindura elementu gisa ikusgai dago.

2001ko ekainaren 11n parrokiaren eraikuntza lanak burutzean, ia baselizari atxikiak, idazkirik gabeko bi hilobi topatu ziren, Vianako Printzea Erakundeak Erdi Arokoak zirela datatu zuen.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]