Dong Yansheng
Dong Yansheng | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1937ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Heriotza | Pekin, 2024ko urtarrilaren 2a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Beijing Foreign Studies University (en) |
Hizkuntzak | gaztelania txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Q25408064 |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista |
Dong Yansheng (txinera sinplifikatuz: 董燕生; pinyinez: Dǒng Yànshēng; Pekin, 1937ko uztailaren 6a – ibidem, 2024ko urtarrilaren 2a) txinatar hizkuntzalari eta itzultzailea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean errusiera ikasi nahi izan arren, azkenean gaztelania aukeratu zuen. 1956an Pekingo Atzerriko Hizkuntzen Institutuan sartu zen[1] eta bertan graduatu zen[2]. Itzuli zituen idazlanen artean, besteak beste, Miguel de Cervantesen On Kixote Mantxakoa (txinerazko bertsiorik onenatzat hartzen dena) eta Miguel Ángel Asturiasen Hombres de maíz daude[2].
Dong Yanshengek hainbat sari jaso zituen. 2000n Elisabet Katolikoaren Ordena eman zioten, 2001ean Lu Xun saria, eta 2009an Arteen eta Letren Ordena[2]. Lleidako Unibertsitateak eta Madrilgo Urrutiko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuten[2][3].
Pekingo Atzerriko Ikasketen Unibertsitateko katedraduna izan zen[4]. Pekinen hil zen 2024ko urtarrilaren 2an, 87 urte zituela[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Pioneros del español en China - Dong Yansheng» CGTN Español 2018-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) «Muere a los 87 años el hispanista Dong Yansheng, autor de la "mejor traducción" al chino del Quijote» 20minutos 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belda, Luis Miguel. «Dong Yansheng, Doctor Honoris Causa por la Universidad UDIMA» Universidad a Distancia de Madrid 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, José Luis. «Dong Yansheng, investido doctor ‘honoris causa’ por la UDIMA» Éxito Educativo 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |