Donibane Lohizuneko Herriko Etxea
| Donibane Lohizuneko Herriko Etxea | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Donibane Lohizune |
| Koordenatuak | 43°23′15″N 1°39′51″W / 43.38748°N 1.664052°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Jabea | municipality of Saint-Jean-de-Luz (en) |
| Kudeatzailea | municipality of Saint-Jean-de-Luz |
| Erabilera | udaletxea |
| Kontaktua | |
| Helbidea | 2 PL LOUIS XIV, 64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ |
Donibane Lohizuneko Herriko Etxea Lapurdiko Donibane Lohizune udalerriko Udalaren egoitza da. Luis XIV.aren plazan dago kokatua dago, portuaren ondoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1656 eta 1657 urte artean eraiki zen eremu zingiratsu batean, Jean de Casabielhe auzapez zelarik, ordura arte elizpean egiten ziren bilkurei egoitza egokia emateko. “U” forma hartzen duen eraikinak, eraikinaren gorputz nagusiaren ezker eskuin bi beso luzatzen baitira aurrera. Gela gehigarriak eskaini zizkion eraikinari arkitektura horrek, baina historia ttikiak dioenez, beste motibo bat ere izan zuen forma horrek: alboan den Lohobiaga etxeari portuko bista oztopatzea. Diotenez, etxe hartako jabe Maria Sol Hirigoienek, Joanes Lohobiagaren alargunak, Casabielheren maitasun keinuei uko egin omen zien eta auzapezak gisa horretan zigortu zuen, Hirigoienek gogoko zuen ikusmira oztopatuz.[1] [2]
Eraikinaren beso horietako bat, ekialdekoa, François Riviere bati saldu zitzaion 1706. urtean, eta haren inizialak ikusten dira bigarren solairuko balkoi batean. Etxe pribatua da alde hori 21. mendean oraindik, eta Claret etxea esaten zaio.
Iraultza Frantsesaren garaian, espetxe gisa erabili zen herriko etxea, eta Claret etxearen eta Lohobiaga etxearen artean gillotina ezarri zen exekuzioetarako.[2]
1960. urtean berrikuntza handia egin zitzaion eraikinari. Barruan, dena den, jatorrizko elementu asko gorde dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Donibane Lohizuneko hiria - Saint-Jean-de-Luz» https://www.saintjeandeluz.fr/ (kontsulta data: 2025-09-26).
- ↑ a b Informazio panela (2025).
