Donostia Arraun Lagunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

C.R.O. Donostia Arraun Lagunak Donostiako arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu.

Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, Donostiarra, eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an Kaiarriba Arraun Elkarteak informatu zuen 2012tik hitzarmena bukatuta zela.

Tostako arrauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.R.O. Arraun Lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.R.O. Arraun Lagunak
Sorrera 1965-1995
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Josetxo Fdez. Bakeriza
Entrenatzailea Gustavo Canal, Ion Berregi, Xabi Aguirre, Eugenio, Xabi Fernandez
Patroia(k) Euskal Herria Asier Lopez
Kolorea(k)                zuria, urdina eta gorria
Trainerua      Lugañene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
1 Espainiako Txapelketa
1 Euskadiko Txapelketa

1965ean sorturiko elkartea da. Hasieran aulki mugikorrean jarduten baziren ere, 1970eko hamarkadan trainerua lehen aldiz urteraratu zuten, eta 1971an lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan. Garairik onena 1990eko hamarkadaren hasieran izan zuen. 1991n bost bandera irabaziz eta Kontxan hirugarren geldituz hasi zuen bolada onak 1992an izan zuen jarraipena, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi eta Kontxan berriz ere hirugarren gelditu baitzen.

Arraunlari garrantzitsuenen artean, azpimarratzekoak dira Munduko Txapelketa lortu zuten Eulogio Genova eta Benito Elizalde.

Txapelketak

Banderak

Donostiako Arraun Batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostia Arraun Batzordea»

Donostia Arraun Batzordea (arraun munduan Donostia izen hutsez ezagutua), Donostian 1968an sorturiko arraun kluba izan zen. Donostiako arraunean Esperanzak eta Jaizkibelek betetako garaia amaitzean sortu zen, Donostiako trainerua osatzeko ardura hartuz bere gain. 1995ean desagertu zen: hurrengo denboraldirako Arraun Lagunak taldearekin batu egin zen, eta, ondorioz, Donostia Arraun Lagunak sortu zen.

Donostia Arraun Lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.R.O. Donostia Arraun Lagunak
Sorrera 1995
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Jose Ramon Gomez Esnal
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Lugañene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2019: Kontxa ez
2019: Liga ez

1995ean sortu zen, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak batu ondoren.

1997tik aurrera donostiarren arteko sailkapen estropada irabazi eta Kontxako Banderan hartu zuen parte hainbat urtez, nahiz eta ez zuen lortu aparteko emaitza onik. Seigarrena izan zen 1998 eta 1999an, eta beste guztietan zortzigarrena.

2002an Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin batera osatu zuen trainerua.

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako_arrauna#Emakumezkoen_traineruak»
Arraun Lagunak
Entrenatzailea Euskal Herria Ekain Iriarte
Patroia(k) Euskal Herria Andrea Astudillo
Euskal Herria Maialen Muguruza
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua           Lugañene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Liga
2019: Kontxa 2.a
2019: Liga 2.a (Euskotren Liga)
2020 Euskotren Ligan
Arraun Lagunak, 2018an.

Emakumeekin, tostako ontzi txikietan aurrekari batzuk izan zituen batel eta trainerilletan hainbat urtez.

Hala ere, urte batzuk geroago osatu zuten emakumezkoen trainerua lehen aldiz, 2015ean hain zuzen, klubaren 50. urteurrena ospatzen zen urtean. Klub donostiarrek emakumezkoen traineruekin izandako bigarren ekimena izan zen, Ur-Kirolakek 2009an uretaratutako lehen traineruaren ondoren.

Lehen denboraldi horretan (2015an), Donostiarra traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (50 Aniversario Arraun - Donostiarra izendapena izan zuen), nahiz eta egitura osoa berez Arraun Lagunakena bakarrik zen; alabaina, 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez eta bereiz uretaratu zuen trainerua, Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna izenarekin, eta bere trainerua atera du ondorengo denboraldietan. 2017 denboralditik aurrera, bi traineru donostiar izan dira uretan, Donostiarrak ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan.

2018 denboraldirako berritasunak aurkeztu zituen. Diseinuzko elastikoa alde batetik eta traineru berria bestetik, Iriyarena izenekoa, crowdfunding bidez lorturiko diruarekin erositakoa[1].

Postuetan gorantz egin zuen Euskotren Ligan eta Ligako lehen estropada 2018an irabazi zuen: Ondarroako Bandera. 2019an Lekeitioko Bandera irabazi eta bigarrena izan zen ligan. Kontxan ere bigarren egin zuen.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2019.
  • Hirugarrena (0)
  • Laugarrena (2): 2017, 2018.
  • Sailkapen estropada (0)
  • Sailkatua (4): 2016, 2017, 2018, 2019.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2019.
  • Hirugarrena (1): 2018.
  • Laugarrena (1): 2017
  • Gipuzkoako Liga (0): laugarren 2016 eta 2017an.

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak

Urtea Kontxa Traineru Liga GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzaileak Patroia
2015 - Gipuzkoako Liga: 7. 6. - - Lugañene Patxi Olabe

Ekain Iriarte

June Lakuntza
2016 6. Gipuzkoako Liga: 4. 5. - - Lugañene Patxi Olabe

Ekain Iriarte

Andrea Astudillo, Inge Ugarte
2017 4. Euskotren Liga: 4. 5. 4. - Lugañene Patxi Olabe

Ekain Iriarte

Andrea Astudillo
2018 4. Euskotren Liga: 3. desk. - - Lugañene / Iriyarena Patxi Olabe

Ekain Iriarte

Andrea Astudillo
2019 2. Euskotren Liga: 2. 5. 2. - Lugañene Patxi Olabe

Ekain Iriarte

Andrea Astudillo

Tranerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunketa Olinpikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lehiarako prest, goitik behera berrituta» irutxulo.hitza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-24.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]