Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala
Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | aurrezki kutxa |
Historia | |
Sorrera | 1879 |
Ondorengoak | Gipuzkoa Donostia Kutxa |
Desagerpena | 1990eko abenduaren 1a |
Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala 1879an sortu zen finantza erakundea izan zen, aurrezki kutxa bat. Desegin zeb 1990eko abenduaren 1ean, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialarekin bateratu zenean Gipuzkoa Donostia Kutxa osatzeko. [1] [2] Beste honen ondorengoa Kutxabank bankua da, EAEkoa, eta Gipuzkoan Kutxa Fundazioak ere jarraipena suposatzen du.
Gipuzkoako kutxa Probintziala baino zaharragoa da Munizipala, beste hura 1896an eratu baitzen. Bi aurrezki kutxa gipuzkoarren hasierako helburua aurreztea sustatzea eta herritarren bizitza-maila hobetzea izan zen, beren estatutuen arabera. 20. mendean zehar, bi aurrezki kutxak batzuetan lehian eta beste batzuetan elkarren osagarri izaten jokatu zuten.[3]
1970eko hamarkadan, krisi ekonomikoko garaiaren erdian, beheratutako industria-sektoreetan inbertitzen hasi ziren. Aurrezkiaren eta bi erakundeen etekinak areagotu zirenez, gizarte-ekintzara bideratutako gastuak areagotuz joan ziren.
Aurrezki Kutxako azken zuzendari nagusia Xabier Alkorta izan zen, baina 1990an sortutako Kutxa berrian hartu zuen kargu bera, entitate bateratuaren lehen zuzendari nagusi gisa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Historia» Kutxa Fundazioa (kontsulta data: 2025-04-28).
- ↑ «Euskal aurrezki kutxak eta beraien eraginak» SETEM Hego Haizea (kontsulta data: 2025-04-28).
- ↑ Apaolaza, Urko. (2014-06-27). «Aurrezki kutxen ibilbidea ulertzeko elkarrizketa bilduma» Angelu itsua (kontsulta data: 2025-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) LEZANA, CARMELO. (2009-04-30). «Xabier Alkorta, ex director general de Kutxa, reflotará Caja Castilla-La Mancha» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-04-28).