Donostiako Danborrada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostiako Danborradan barrilak jotzen.
2008ko haur danborradako une bat.

Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian ospatzen den jaiak eta desfileak dira.

Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarteetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarteetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 upelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, eta bakoitzak bere musika banda du.

San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik abiatu eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danborrada Donostiako kaleetara irten zen urtea zorroztasun historikoz ezin liteke behar adina zehaztu. Batzuk 1836 urte inguruan hiria urez hornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean neskameek eta euren konpainiek - artisau edo gudarik - txanda esperoan zeudela burutu ohi zituzten suil soinuetatik omen dator. Halere, litekeena da Danborrada Donostiako inauterietako konpartsaren bat izatea.[1]

Aurretik beste hainbat egonak ziren. Hala, 1817an, valentziar itsuen Maskarada eta lorazainen Konpartsa, eta hurrengo urtean Galdaragileen Konpartsa eta Danborrada, azken hau ziurrenik 1836an, Lehen Karlistaldian hain zuzen ere. Ordutik aurrera, Jose A. Santesteban maisuaren zortzikoaren doinuaz lagundurik eta gaueko ordu txikietan hiriko kaleetan barna joanez, santu zaindariaren eguna ospatzeko ohitura hartu zen. Lehenbiziko urteetan upelez bakarrik jo ohi zuten, gerora danborrak gehituz.

Hasiera batean partehartzaileak jazkera bitxiez mozorroturik atera ohi ziren, gerora jada uniformez ateratzeko. Urtero, Urgullgo gaztelura doan aldapan dagoen "La Fraternal" elkartetik kaleratu ohi ziren goizeko hiru eta erdietan, Zezenarena (garaiko grafian "Sheshenarena") doinuaz danborrak astinduz, 1860. urterarte Raimundo Sarriegik ez baitzuen San Sebastian martxa konposatu. Partehartzaileak goizeko zortziak arte kaleetan barna upelak eta danborrak astinduz ibili ohi ziren nekagaitz, ordu horretan, puntu-puntuan, Iñigo eta Narrika kaleen arteko izkinara ailegatu eta bertan sokamuturraren etorri arte zain gelditzen ziren.

Danborradak Inauteri-asteartean Sardinaren lurperatzearekin amaitu ohi zen jai multzoari hasiera ematen zion. "La Fraternal" elkarteari "Unión Artesana" elkarteak jarraitu zion. Goizeko bostetan eta hiru zaldunez gidaturik, kale martxa hasi eta 1800eko uniformez jantzitako danborrariek euren danbor eta kupelak musika bandak jotako martxekin batera astindu ohi zituzten. Ondoren "Euskal-Billera" elkartea etorri zen, eta gerora danborrada ezberdinak donostiar auzo bakoitzeko biderkatu edo ugaritu ziren.

San Sebastian Martxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Sebastian martxa»

San Sebastian martxa Raimundo Sarriegik egindako musikaren gainean, Serafin Baroja donostiarrak hitz hauek idatzi zituen:

Bagera...!
gu (e)re bai
gu beti pozez
beti alai!

Sebastian bat bada zeruan
Donosti(a) bat bakarra munduan
(h)ura da santua
(e)ta (h)au da (h)erria
(h)orra zer dan gure Donostia!

Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar za(ha)r eta gazte
Joxemaritar za(ha)r eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!

Gaurtandik gerora penak txokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oi(h)u egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!

Bagera...!
gu (e)re bai
gu beti pozez
beti alai!

Haur Danborrada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Haur Danborradaren aurrekaria 1927. urtetik Euskal Billera Elkarteak antolatzen zuen haurren konpainia da, Donostiako Parte Zaharran zehar jotzen zuena. Elkarte honi zor zaio, halaber, La Bella Easo izeneko neska gaztearen tradizioa, debekaturiko Donostiako inauterietatik hartua. 1961. urtean, haurren danborradaren ekimena zabaldu eta konpainia batzuk osatuz egun ezagutzen Haur Danborrada ospatzen hasi zen. 2013. urtean, Haur Danborrada hainbat ikastetxe eta elkarteetako 50 konpainiak osatu zuten eta ia 5000 haurrek hartu zuten parte.

Izena Konpainia kopurua Gehikuntza urtea
Gastadores de Igueldo a caballo 1 1961
Sociedad Euskal Billera 1 1927
Santa María (Marianistas) 2 1961
La Salle Ikastetxea 2 1961
Sagrado Corazón (Mundaiz) 2 1961
San Ignacio de Loyola (Jesuitas) 2 1960
Real Sociedad Hípica 1 1944
Herri Ametsa 1 1976
Zuhaizti Eskola 1 1979
Arantzazuko Ama Katekesia 1 1967
Catequesis de Intxaurrondo 1 1965
Mendiola-Bidebieta 1 1974
Zuhaizti Eskola 1 1979
San Luis La Salle 1 1961
María Reina 1 1967
Colegios Erain-Eskibel 1 1974
Mariaren Bihotza Ikastola 1 1962
Jakintza 1 1976
Altza Herri Ikastetxea, S.J.C. 1 1978
Herrera Ikastetxea 1 1980
Ekintza Ikastola 2 1983
Santo Tomas Lizeoa 2 1984
Colegio Alemán San Alberto Magno 1 1984
La Zurriola 1 1984
Compañía de María 1 1984
Santa Teresa Ikastetxea 1 1984
María Auxiliadora 1 1985
Mary Ward 1 1986
Axular Lizeoa 1 1986
San Patricio 1 1988
La Asunción 1 1990
Colegio Belén 1 1990
The English School 1 1989
Amara Berri 2 1990/1997
Karmelo Ikastetxea 1 1990
Errekalde Elkartea 1 1991
Ikasbide Ikastola 1 1991
Aitor Ikastola 1 1992
Arantzazuko Ama Ikastola 1 1992
Jesuitinas 1 1992
La Anunciata 1 1992
Ibai Ikastola 1 1992
Larramendi 1 1996
Harri Berri-Oleta Ikastetxe Publikoa 1 1997
Orixe 1 2001
San Jose Ikastetxea 1 2006

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako danborradaren historian zehar urtez-urte hainbat bitxikeri jazo izan dira:[2]

  • 1903: Urtez-urte Donostiako danborrada Donostian bertan ospatzea izan da ohikoena. Baina 1903an donostiar batzuk euren danborrak hartu eta urtarrilaren 20ean festa ospatu asmoz Hernanira joan ziren. Gertakizun horri buruz El Correo de Guipúzcoa egunkariak honako hau aipatu zuen: «Herrialde honetako ohituren zaletuak ziren erriko-shemeak hantxe joan ziren, beraien zalgurdietan». «Otordu oparoa» jan eta hernaniar alkateari baimena eskatu ondoren, «koxkeroek danborrada bikain bat antolatu zuten, honek jendetza ugariz jarraiturik kaleak zeharkatu zituelarik». 1903an bakarrik bizi izan zen festa lekualdatze honen arrazoia, aurreko urtean jazotako soka-muturraren kentzean zetzan. Udalaren erabakiaren ondoren, orduko Donostiako alkatea zen Sebastian Matxinbarrenaren etxebizitzaren aurrealdean manifestazioak egin ziren, baita istiluetan amaitu ere: 79 faro hautsita eta 26 lagun atxiloturik. Hernaniko etenaldi honen ostean, 1904an festa eta danborrada bera ere ohiko egoerara itzuli zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donostiako Danborrada. Donostiako Udala. (Euskaraz)
  2. Donostiako danborradaren zazpi bitxikeri. Eldiariovasco.com (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako Danborrada Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia