Informatika Ingeniaritzako Gradua eskaintzen da euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (bigarren mailako ikasgai guztietan), eta hiru espezialitaterekin: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza.[1]
2012tik master eta graduondoko hauek eskaini izan dira behin gutxienez:
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (euskaraz)
Erasmus Mundus - Language and Comunication Technology (ingelesez)
Computación de Altas Prestaciones (gaztelaniaz)
Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes (gaztelaniaz)
Ingeniería de Sistemas Empotrados (gaztelaniaz)
Sistemas Informáticos Avanzados (gaztelaniaz)
Tecnología de Apoyo a la Autonomía Personal (gaztelaniaz)
Itzulpengintza eta Teknologia (euskaraz, on-line eskaintza)
Titulu horiez gain, azken hamarkadan bi doktorego-programa izan dira indarrean: Ingeniaritza Informatikoa, eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua.
2020an 98 ikaslek bukatu zituzten ikasketak titulua lortuta. Ikasketa honetan enplegu-tasa %96koa denez bukatu eta bi hilabetera ia denak zeuden lanean.[4][3]
1971koabuztuaren 9an informatika irakasteko zentro bat sortu zen Donostian Madrileko Informatika Institutuaren menpe, ikasketa-plan berdin-berdinarekin (bost ikasturtetan banatua: Aplikazio-Programatzailea,[7] Sistema-Programatzailea,[8] Aplikazio-Analista, Sistema-Analista[9] eta Sistema-Teknikaria[10]). Gaur egungo Informatika Fakultatea denaren hasiera akademikoa izan zen zentro hura.[11]
1976komartxoaren 4ko dekretuak Espainiako lehen Informatika Fakultateak sortu zituen: Bartzelonakoa Universidad Politécnican, Madrilekoa Universidad Politécnican ere, eta Donostiakoa Valladolideko Unibertsitatearen menpekoa.[12] Garai horietan hasi zen eratzen gero Euskal Herriko Unibertsitatea izango zena. Bide horretan Informatika Fakultatea Bilboko Unibertsitatean integratu zen 1977an, eta geroago, 1980ko otsailaren 25ean, orduan sortu zen UPV/EHU unibertsitatean sartu zen.
Urteetan zehar hainbatetan berriztatu da Fakultateko ikasketa-plana. Hala, 1978/79 ikasturtean, hasierako informatika-ikasketak Lizentziatura bihurtu ziren (5 urte, 2 ziklotan antolatuta), eta geroxeago, 1982/83 ikasturtean, aldaketa batzuk egin ziren ikasketa-plan horretan. 1994/95 ikasturtean, "Informatikako Lizentziatura" "Informatika Ingeniaritza" bihurtu zen estatu osoan, eta ingeniaritza hori aldaketa batzuk jasan zituen 2001/02 ikasturtean. Bestalde, 2000/01 ikasturtean, hiru urteko "Informatika Sistemen Ingeniaritza Teknikoa" abiatu zen. Azkenik, Espainia osoan egin zen ikasketa-planen erreforma orokorra dela eta (Bologna plana), aurreko ibilbidea bukatutzat eman zen 2010/11 ikasturtean; hortik aurrera, eskaintza Informatika Ingeniaritzako Graduan kontzentratu zen: 240 kreditu eta hiru espezialitate, 4 urtetan banatuta.
Graduondoko prestakuntza ere eboluzionatu da, lehengo doktorego-ikastaroetatik gaurko master-ikastaroetara. Lehen esperientzia "Máster en Ciencia y Tecnología de Computadores" izan zen, 1991-93 urteetan eskaini zena.
2013/14 ikasturtean eskaintza zabalagoa zen: Ingeniería de Sistemas Empotrados eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (2007/08 ikasturtetik), Sistemas Informáticos Avanzados, Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes, eta Tecnología de Apoyo a la Autonomía Personal (2009/10 ikasturtetik aurrera), eta Computación de Altas Prestaciones.
2023/24 ikasturtean lau master eskaintzen ziren: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra, "Ingeniaritza Konputazionala eta Sistema Adimentsuak Unibertsitate Masterra", "Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra" eta "Erasmus Mundus - Language and Comunication Technology Unibertsitate Masterra".
2017-2018 ikasturtean informatika-ikasketa ofizialen 40. urteurrena ospatzen zen estatu mailan. Hasieran 1976an hiru fakultate baino ez ziren (Donostia, Bartzelona eta Madrid), baina 2017an 60 baino gehiago. Tarte hartan 4.000 informatikari atera ziren Donostiako fakultatetik, eta horietarik gutxienez mila izan ziren euskaraz ikasi zutenak, neurri handi batean informatikaren mundua euskaldundu zutenak. Fakultatearen 40 urteurreneko ospakizunetan, besteak beste. ekitaldi hauek antolatu ziren:[14]
Erakusketa aspaldiko material informatikoarekin "Aspaldiko DIF v1.0: Zelan egiten genituen praktikak orain dela…?" [15] Informatika Fakultateak aspaldiko zenbait ekipo informatiko bilduta ditu. 2017an Informatika-ikasketen 40. urteurrena zela-eta RetroFISS v1.0 erakusketa antolatu zen, eta hori izan zen museoaren hasiera. gaur egun ondarea.eus webgunean ikus daitekeena.[16]
Hainbat urtetako jardunak heldutasuna ekarri zion ikerketa-arloari. Horrela, Informatika Fakultatea sortu eta hamar urtera doktoreak bost baino ez baziren ere, 2012ko 100 irakasleen artean ia gehienak doktoreak ziren (%85 baino gehiago). Horren ondorioak dira 2006 urtetik urtero 14-20 doktorego-tesi berri defendatu izan direla (27 tesi 2023an[18]), ikerketa taldeak eta spin-off enpresak sortu direla eta asmatutako produktu informatikoak erregistratu direla.
2023an 17 ikerketa-taldetan, 70 ikerketa-proiektu edo kontratu landu ziren, horietako ikertzaile nagusiak 36 zirela. 2023an 2,3 milioi euro mugitu ziren proiektu horietan, 147 argitalpen zientifiko idatzi ziren eta 27 doktorego-tesi aurkeztu ziren.[18]
Hogei bat ikerketa-talde sortu dira urteetan zehar Informatika Fakultatearen inguruan, besteak beste hauek:[19]
Konputazio-Adimena. Manuel Graña Romay irakasleak sortu zuen Grupo de Inteligencia Computacional taldea.[24] Honelako aplikazioak lantzen dituzte: Gizaki eta makinen arteko elkarrekintza-sistemak, robot mugikorren kontrola, medikuntzako irudien analisia, ingurune-adimena darabilten lan-segurtasunerako sistemak, komunikazio pertsona gorrekin, psikologia esperimentala eta prozesuen gainbegiratzea. Tresna moduan Clustering-algoritmoak, kuantifikazio bektoriala, neuronal-sareak, Markov-en eredu ezkutuak, irudi-prozesaketa edota konputagailu bidezko ikusmena erabiltzen dute.
Sailkatze automatikoa eta paralelismoa, ALDAPA taldea.[25]Olatz Arbelaitz eta Javier Mugerza irakasleak dira zuzendariak. Talde honek 2024an Adimen artifiziala ikertu du Osasun-aplikaziotan (Konputazio fisiologikoa), baita ikasketa automatikoaren barruan "eredu esplikagarriak eta bidezkoak" ere. 1990eko hamarkadatik honelako aplikazioak landu ditu: Auto-aseguruen fraude detekzioa, Bezero-fidelizazioa, Turismoa, Erregai-banaketaren problema, Karaktere-ezagutze automatikoa (OCR), ... Javier Mugerza irakaslea da koordinatzailea.
Softwarearen ingeniaritza eta kudeaketa. Javier Dolado irakasleak sortu zuen Ingeniería y Gestión del Software Empírica talde hau, hainbat unibertsitate biltzen dituen REMIS sarearen barruan.[27]
Egokituz: Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza Laborategia.[32]Julio Abascal Gonzalez irakasleak sortu zuen 1985ean pertsona minusbaliatuen komunikazio-arazoei aurre egiteko informazioaren teknologia berrien aplikazioa lantzeko. Egokituz taldeak pertsonen arteko komunikazio zuzenari nahiz urruneko komunikazioari laguntzeko programak diseinatu ditu (telekomunikazio-sistemak erabilerraz eginez), baita ingurunea kontrolatzeko sistemak, sarrera/irteerako zenbait sistema simulatzeko eta ebaluatzeko softwareak, eta komunikazio-gailu eramangarriak ere, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak SPRI-aren IMI programaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sailak, IMSERSO-k eta CE-DGXIII-k finantzatu dituzte lan horiek.
2020an 17 ikerketa-taldetan, 95 ikerketa-proiektu lantzen ziren, horietako ikertzaile nagusiak 39 zirela. 2020an 2,2 milioi euro mugitu zen proiektu horietan, 149 argitalpen zientifiko idatzi ziren eta 14 doktorego-tesi aurkeztu ziren.[4]
Hogei produktu baino gehiago erregistratu dituzte fakultateko ikerketa taldeek, besteak beste hauek:
Fakultateko hasierako urratsak 1984/85 ikasturtean eman ziren, lehen aldiz eskaini baitziren urte horretan bi ikasgai euskaraz, lehen mailan. Eskaintza etengabe joan zen zabaltzen eta 1992/93 ikasturtean, lehen hiru urteko ikasgai guztiak euskaraz eskaini ziren jadanik, Informatikako Lizentziaturaren azken urte hartan. Hori baino lehen, 1988/89 ikasturtetik aurrera hautazko bi ikasgai ere hasi ziren eskaintzen euskara zientifiko/teknikoa lantzeko: Euskara Tekniko I eta II (Antton Gurrutxaga).
1998/99 ikasturtean, ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta KAP) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaini ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.[46]
2013an Informatika Ingeniaritzako Graduan derrigorrezko ikasgai guztiak (Gradu Amaierako Proiektua barne) eta gutxienez Gradua osatzeko behar diren hautazko kredituak euskaraz eskaintzen dira. Fakultateko irakasleen % 60a baino gehiago euskalduna da, eta ikasleen erdiak euskaraz ikasten du. Zuzendaritza eta administrazioa ere bi hizkuntzetan aritzen da.
2016an Bikain Ziurtagiria jaso zuen Informatika Fakultateak, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da hori.[48] Unibertsitatean ziurtagiri hori lortu zuen lehen fakultatea izan zen EHUko Informatika Fakultatea.[49]
1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Baina gogoa eta gustua zegoen sasien gainetik ibiltzeko. 40 urte geroago bestelakoa zen egoera, oso bestelakoa. Ziztuan aldatzen den eremua da Informatika, eta ingelesa hizkuntza nagusia da, nondik sortzen, zabaltzen eta desagertzen baitira, abiadura larriz, termino, kontzeptu, tresna guztiak. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasleok euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana (aipatu gabe beste formatu batzuk: tesiak, webeko ikastaroak, apunteak, gardenkiak, ariketak, aplikazioen eskuliburuak...). Liburu horien erreferentziak bildu zituen Agustin Arruabarrena dekano ohiak 2016an katalogotxo batean, zaharrenak (zaharkituta zeudenak) eta berrienak, oraindik bero-bero zeudenak.[50][51]
Arantza Illarramendi. irakasleak 2010eko Aritmel Saria jaso zuen, estatu mailako urteko informatikariarentzat.[52] Bost urte lehenago 2005ean beste bi sari jaso zituen: SEBIEK enpresarentzat 1. saria Kutxak antolatutako Entrepenarientzako VI. Lehiaketan, eta 1. saria Berrikuntza Telemedizina Lehiaketan.
2021: Mikel Artetxe ikasle ohiak Ikertzaile gazteentzako Espainiako Informatika Saria jaso zuen, arloko SCIE elkarte nagusiak ematen duena (Sociedad Científica Informática de España). Epaimahaiak saria eman zion nazioartekoan duen presentzia handiagatik, hizkuntzaren prozesamenduaren arloko enpresa garrantzitsuenetan egindako egonaldiengatik eta ospe handiko biltzarretan egindako ekarpenengatik.[59]
2017: Fakultateko RSAIT ikertaldeak, IK4-TEKNIKERek eta ULMAk eginiko proiektua saria jaso zuen Europako EUROC lehiaketan(European Robotics Challenges). Industria-produktuzko banaketa-zentroetan eskariak prestatzeko robot kolaboratibo baten prototipoa garatu zuten hiruren artean. [60][61]
Gorka Azkune. Elhuyar saria jasota 2015.[65][66]Gorka Azkune GalparsoroIkergazte kongresuko sariduna 2015ean.[67]Gorka Azkune irakasle eta ikasle ohiak hainbat sari irabazi ditu: IkerGazte kongresuko saria 2015ean, Dibulgazio-artikulurik onenarentzako CAF-Elhuyar saria zazpi bider (2002, 2003, 2004, 2013, 2014, 2015 eta 2017).[65][66]Udako Euskal Unibertsitatean 2015/2016 ikasturteko sarrera-hitzaldia eman zuen Eibarren izenburu honekin: “Zientzia istorio bat. Lehenaldira begiratuz etorkizuna eraikitzen".[68]2020an Hizkuntzaren prozesamendua lantzen duen COLING nazioarteko kongresuan Aparteko Artikuluaren Saria jaso zuen (Outstanding Paper Award). Artikulua beste ikertzaile hauekin idatzi zuen: Jon Ander Campos, Kyunghyun Cho, Arantxa Otegi, Aitor Soroa, Eneko Agirre and Gorka Azkune. Izenburua hau zen: Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning. (Elkarrizketa moduko galdera-sistemak hobetzea inplementazioaren ondoren, atzeraelikadurako ikaskuntza haztatua erabiliz).
Mikel Artetxe ikasle ohia denak ere sari eta errekonozimendu asko jaso ditu:
2018: CoNLL nazioarteko kongresuan artikulu onenaren saria.[69][70] Saritutako artikuluaren izenburua hau da: “Uncovering Divergent Linguistic Information in Word Embeddings with Lessons for Intrinsic and Extrinsic Evaluation”. Euskaraz: “Informazio linguistiko dibergentea azaleratzen hitzen bektore-errepresentazio distribuzionaletan, ebaluazio intrinseko eta estrinsekorako zenbait ikasgairekin”.
2017: Science aldizkariak albiste moduan jaso zuen Mikel Artetxe, Eneko Agirre and Gorka Labaka Ixakideek 2017ko urrian argitaratu zuten ikerketa bat: Artificial intelligence goes bilingual—without a dictionary. [71][72][73]
2017: Bigarren saria Bartzelonan antolatu zen Hizkuntza Teknologietako Hackatoian. Antolatzailea Red.es izan zen, eta SESIAD agentziaren babesa izan zuen. Mikel Artetxe Linguee moduko aplikazioak sortzeko programa bat garatu zuen; testu-corpus batetik abiatuta hiztegi elebidunak sortzeko aplikazio harek testu errealetako adibide errealak eskaintzen zituen hitzaren erabilera zelakoa den hobeto erakustearren. Software librea zen aplikazio hura hainbat hizkuntzatarako erabili ahal da, tartean euskararako.[74]
2013-2014 ikasturteko karrera bukaerako sari nazionala ere jaso zuen. estatu mailan.[75][76]
2014: Mikel Artetxek hirugarren postua lortu zuen Tuenti challange programazio-txapelketan.[77]
15 artikulu baino gehiago argitaratu ditu punta-puntako nazioarteko kongresu eta aldizkarietan.[78]
2017an, 2020an eta 2019an, Eneko Agirre Ixakide eta HiTZ zentroko zuzendariak hiru aldiz jarraian Google-ren sari bat irabazi zuen. Google Faculty Research Award saria hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa da bera. Proiektua batez ere ingelesezko elkarrizketetan zentratzen bada ere (sukaldaritzari eta elikadurari buruzko galderak), euskarazko elkarrizketekin ere lan egin dute. Horretarako iaz Ixa taldeak euskarazko elkarrizketak biltzeko boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri zuen martxan. Kanpainak oso harrera ona izan zuen, eta pertsonei buruzko euskarazko elkarrizketak jaso ziren, Wikipedian dagoen informazioan oinarrituta[81][82][83][84] 1990an Informatikako graduko ikaslerik onena izan zen Gipuzkoan.
2015: "Open Data Euskadi saria 2015" Jerónimo Hernandez, “Zure ikasketak aukeratu gerora begira“ proposamenagatik.[85]
2015: Ada Lovelace lehiaketa, “Emakumeak eta Teknologia” gaiaren inguruko sorkuntza-lanetarako. Olatz Arbelaitz: Ada eta Joxepa Antoni emakume aitzindari.[87]
2014ko SWERC txapelketa. EHUko Informatika Fakultateko taldeak domina bat lortu zuen Jesús Ibañez, Adrián Nuñez, Eneko Pinzolas, Jon Mediero, Asier Mujika, Iván Matellanes eta Mikel Artetxe.[88]
2015: Aratz Puerto. IDON SYSTEMS enpresak RFID teknologian oinarrituriko errendimendu handiko kronometrai-sistemaren diseinu eta fabrikazioa egiten du kirol ekitaldietarako.[92]
2002: ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. spin-off enpresa sortzeagatik
Kongresu zientifikoetan artikulurik onenari egindako aipamenak
2019: Intelligent Systems Group (ISG) ikerketa taldeko César Montenegro ikerlariak “Aguathón” txapelketa irabazi zuen. Txapelketaren helburua, Ebro ibaiak Zaragozatik pasatzean izango duen portaeraren eredua lortzea da.
2017: Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat,[93]
2015: CAEPIA’2015, ISG ikerkuntza taldeko Jeronimo Hernandez ( “A novel weakly-supervised problem: learning from positive-unlabeled proportions“) eta Josu Ceberio (“Multi-objetivising the quadratic assignment problem by means of an elementary landscape decomposition“)[95]
2015: SISTEDES saria. Onekin taldeko Gorka Puente García-ri. ("Improving creation maintenance and contribution in wikis with domain specific languages")[96]
2015: Espainiako Adimen Artifizialeko Konferentzian (CAEPIA’2015), Informatika Fakultateko ISG ikerkuntza taldeko Jeronimo Hernandez ( “A novel weakly-supervised problem: learning from positive-unlabeled proportions“) eta Josu Ceberio (“Multi-objetivising the quadratic assignment problem by means of an elementary landscape decomposition“
2014: XX Jornadas de la Enseñanza Universitaria de la Informática, JENUI. (José Miguel Blanco, Miren Bermejo eta Imanol Usandizaga, "La espiral de proyectos como eje conductor de asignaturas de Gestión de Proyectos Informáticos"[97]
2009: Europako Itzulpen Automatikoaren Elkartearen kongresuan (EAMT, 2009)[98],
2007: Artikulu Onenaren saria hizkuntza-teknologiako tailer australasiakoan ere (Australasian Language Technology Workshop) Eneko Agirre
2019: Koldo Mitxelena Saria. Olatz Perez de Viñasprek Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria lortu zuen.[99]
2018: UPV/EHUko Doktorego Sari Bereziak. [100] (1) Jerónimo Hernández González “Contributions to learning Bayesian network models from weakly supervised data: Application to Assisted Reproductive Technologies and Software Defect Classification”. (2) Borja Ayerdi Vilches “Contributions to Ensemble Classifiers with Image Analysis Applications”. (3) Usue Mori Carrascal “Contributions to time series data mining departing from the problem of road travel time modeling”.
2018: Doktorego-tesi proiektu onenaren saria “Conference of the Spanish Association for Artificial Intelligence (CAEPIA)” ISG taldeko Amaia Abanda, “A study on the discriminatory capacity of the temporal information on supervised time series classification problems”
2011: Koldo Mitxelena Saria. Maite Oronoz, «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura»).[101][102]
2016: “Desgaitasunaren, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboa”ren arloko saria Master Amaierako Lanen saria UPV-EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak. Izaskun Heras Pradok irazi zuen lan honekin: ‘IMPLEMENTACIÓN DE UN SOFTWARE DE APOYO AL APRENDIZAJE PARA EL CONTROL DEL ORDENADOR MEDIANTE UN SISTEMA EYE-TRACKING”.[105]
Museo RetroFISS, Museo de Informática // Informatika Fakultateak aspaldiko zenbait ekipo informatiko bilduta ditu. 2017an Informatika-ikasketen 40. urteurrena zela-eta RetroFISS v1.0 erakusketa antolatu zen eta hori izan zen museoaren hasiera. ondarea.eus. Josu Aranberri eta Eduardo Mena. (2017).