Donostiako Kimika Fakultatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kimika Fakultatea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Arkitektura

Kimika Fakultatea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Manuel Lardizabal pasealekuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatea da, Ibaetako campusan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika Zientzien Fakultatea 1973an sortu zen; hasieran, Joan XXIII.a Lanbide Eskola izan zen eraikinean atondu ziren lokalak, Altza auzoko alde zaharrean. Garai hartan, Fakultatea Valladolideko Unibertsitateari atxikita zegoen eta Petrokimika espezialitatea ematen zuen. Ikastegia abiarazteaz Gonzalo Martín Guzmán irakaslea arduratu zen, ospe handiko kimikoa polimeroen zientzia eta teknologiaren arloan. Urte batzuk geroago, 1979an, Bilboko Unibertsitatearen barrutia sortu zen (egun Euskal Herriko Unibertsitatea) eta berari atxiki zitzaizkion Gipuzkoako unibertsitate ikastegi publikoak, Kimika Fakultatea tarteko zela.[1]

Fakultatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an, Ikastegiak bi espezialitate ematen zituen jada: batetik Makromolekulak, batez ere polimeroen zientzia eta teknologia jorratzen zituena, eta bestetik Oinarrizko Kimika, orokorragoa. 1987an, Fakultatearen egoitza Ibaeta auzora lekualdatu zen, oraingo eraikinera, Ibaetako Unibertsitate Campusera, hain zuzen. Gaur egun, 12.000 m2, lau sail, 78 irakasle, 412 ikasle, eta zuzkidura eta ekoizpen zientifiko ugari dituela, Kimika Fakultatea Euskal Herrian, estatuan eta atzerrian ospea duen irakaskuntza eta ikerkuntzako gunea da, eta hainbat jakintza-arlo jorratzen ditu, oinarrizko zientziatik hasi eta materialen teknologiaraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Historia» kimika-zientziak (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]