Donostiako Klub Nautiko Erreala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donostiako Klub Nautiko Erreala
Flag of rcn san sebastian.svg
Bandera
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 19′ 18″ N, 1° 59′ 11″ W / 43.32171944°N,1.98637778°W / 43.32171944; -1.98637778Koordenatuak: 43° 19′ 18″ N, 1° 59′ 11″ W / 43.32171944°N,1.98637778°W / 43.32171944; -1.98637778
Historia eta erabilera
Irekiera 1896
Arkitektura
http://www.rcnss.com www.rcnss.com
Nautikoa uhinek astinduta (1947)

Donostiako Klub Nautiko Erreala, gehienetan soilik Klub Nautikoa deitua (ofizialki gaztelaniaz: Real Club Náutico de San Sebastián edo RCNSS), Donostiako klub nautikoa da. Egoitza Donostiako udaletxe alboko Klub Nautikoaren eraikinean du, arkitektura arrazionalistako eraikinean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1896an sortua, lehendabizikoz, Kontxako badian ainguraturik zegoen gabarra batean zuen egoitza. 1905ean, Kontxako pasealekuan zegoen arrain-haztegi ohia erosi zuten eta, 1930ean, Aizpurua eta Labaien arkitektoek diseinaturiko egungo egoitza eraiki zen.

1951 eta 1955 artean, Habana-Donostia ozeanoz gaindiko estropada antolatu zuen eta 1986tik aurrera eta bi urtean behin, Royal Western Yacht Clubekin batera Plymouth eta Donostia arteko Armada Cup Race estropada antolatzen du.

Egun, bela, piraguismo eta urpekaritza sekzioak ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]