Donostiako ardagai
Donostiako ardagaia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Inonotus |
Espeziea | Inonotus tamaricis Maire, 1938 |
Basionimoa | Xanthochrous tamaricis |
Donostiako ardagaia (Inonotus tamaricis) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, haragia gogorra duelako.
Sinonimoak: Polyporus rheades, Polyporus tamaricis, Xanthochrous rheades, Inonotus tamaricis, Inonotus rheades.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Gaztetan zirkuluerdi samarreko formakoa eta, batzuetan, tamarizen azaletik hedatua. Gaztaina kolore horixkako gainazala du eta kolore bereko tomentu tentez estalia. Ertza glabroa du.
Tutuak: Gaztaina kolorekoak dira, 7 eta 15 mm bitarteko luzerakoak, 0,3 eta 0,5 mm bitarteko diametrokoak eta pruina zuri-krema kolorekoez estaliak dituzte.
Haragia: Hasieran harroa da; zahartutakoan, gogorra eta zurruna, arre kolorekoa.[2]

Etimologia: Inonotus terminoa grekotik dator, ino ("zuntz", "hari") eta oûs, ōtós ("belarri") esan nahi duten hitzetatik. Tamaricis epitetoa Tamaricaceae genero tipoa den tamarixetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezin da jan.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inonotus hispidus eta Inonotus rheades izenekoen antza du, eta batez ere habitatak bereizten ditu. Makaletan hazten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, batez ere udaberrian eta udazkenean. Tamarizen enborretan hazten da, Donostiako Itsas Pasealekuan. Ia tamariz guztiei eraso egiten die.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako hegoaldea, Afrikako iparraldea, Ekialde Hurbila, Senegal, Asiako hegoaldea, Txina.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 614 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 492 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 419 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Inonotus tamaricis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.