Norteko geltokia (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako geltokia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Iparreko geltokia»Koordenatuak: 43° 19′ 04″ N, 1° 58′ 37″ W / 43.317756°N,1.976917°W / 43.317756; -1.976917
Infobox train2.png
San Sebastián - Donostia
Estacion San Sebastian Donostia - Adif - Metro Centric.jpg
Geltokiaren eraikina
Kokapen mapa
Lineak
Geltokia <Linea> Geltokia
Groseko geltokia
Donostiako Renfe AldiriakLoiolako geltokia (Renfe Aldiriak)
Kokapena
Helbidea Frantzia pasealekua, 22; 20012
Udalerria Donostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Kodea 11511
Gunea 1 gunea
Irekiera 1864ko abuztuaren 15a
Bidaiariak 314.800 (2010) Renfe Aldiriak kanpo[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia Aiga toilets inv.svg Aiga coffeeshop inv.svg Aiga restaurant inv.svg Kotxe alokairua Aiga mail inverted.svg Aiga telephone inv.svg 
Aldageltokia Trena Autobusa Taxi Bizikleta 
Nasa kopurua 3
Trenbide kopurua 6
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Abiadura handia Alvia
Distantzia luzea Intercity, Trenhotel
Distantzia ertaina Renfe Media distancia.svg 25  Irun - Miranda Ebro
Renfe Aldiriak C-1  Irun - Brinkola
d·bus 17  Gros - Amara - Miramon
24  Altza - Gros - Antiguo - Intxaurrondo
37  Rodil - Zorroaga
Bestelakoak Taxi  Taxi
Bizikleta  dBizi

Donostia - San Sebastián, Atotxako geltokia edota Norteko geltokia ezizenez ere ezaguna, Donostiako tren-geltokirik garrantzitsuena da, eta Egiako auzoan kokatuta dago, Atotxa auzoan. Eraikina, C. A. Letourneur ingeniari frantziarrak eraikia da, 1864an inauguratu zuen Norte enpresak, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Frantzia pasealekuan zehar hedatzen da, eta sarrera Maria Kristinaren zubi-muturraren parean dauka. Donostian trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.

Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, ibilbide ertaineko eta ibilbide luzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Geltokiaren kanpoaldean Donostiako autobus-geltokia eta Dbus eragilearen autobus-geralekua daude. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Donostian izango duen geltokia izango da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Norteko geltokia" izena Ferrocarriles del Norte trenbide-konpainiatik datorkio. Konpainia horren tren-geltoki guztiek, hasiera batean, Norteko geltokiak ziren (gaztelaniaz Estación del Norte).

Geltokiaren jabea den ADIFek ofizialki San Sebastián-Donostia izena ematen dio,[2] nahiz eta geltokiko fatxadan Donostia-San Sebastián izeneko errotulua jarria duen. Bestalde, geltokia ustiatzen duen eragileak, Renfe Operadorak hain zuzen ere, Donostia/San Sebastián izena erabiltzen du. Beste leku askotan, Donostiako Udalean barne,[3] Atotxako geltokia izena agertzen da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia, itsas mailatik 4,60 metrora, hurrengo trenbideen parte da:

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, Frantzia pasealekutik kaleko kotan. Nasa-aldaketa trenbideak behetik zeharkatzen dituen pasabidearen bidez egiten da, eskailera zein igogailua erabiltzeko aukerarekin.

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Frantzia pasealekua, 22

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia irisgarria den arren, nasa eta trenen arteko tarteak handiak izan daitezke mugikortasun urriko pertsona-talde batzuek laguntzarik gabe erabili ahal izateko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako trenbideen negozioa eskuratzeko lehia 1855an hasi zen, Trenbideetarako Legea onartu eta berehala. Orduan, Frantzian eta Madrilen oinarritutako MZA eta Norteko Konpainia handiek, Espainiako espekulatzaile txikien laguntzaz, lasterketa bat hasi zuten erdigunetzat Madril zeukan sarea eskuratzeko. Linea nagusietako bat Madril-Irun ardatza zen, Norteko trenbidea. Azken tartea izan zen zailena eraikitzeko eta 1864an osatu zen Irunera heldu eta han Bordele-Irunekin bat egin ondoren. 1864ko udan, inaugurazio-oturuntza bat egin zuten Donostian, erreginaren presentziarekin, eta Donostiako Atotxako (Norteko) geltokia ireki zen.[5]

Hartara, Frantzia zein Italiarekiko konexio zuzena ekarri zuen. Hasiera batean, geltokia behin-behinekoa zen; hiriko zabalgunea mugatzen zuen Urumea ibaiaren beste ertzean eraikia eta bakartua. Beranduago (1905), ordea, zubi bat kokatu zen geltokiaren sarrera monumentalarekin lerrokatuta: Maria Cristinaren zubia. Geltokiaren aldamenean, gerora Atotxako dorrea eraikiko zuten orubean, Herederos de Ramón Múgica enpresa finkatu zen XIX. mende-amaieran eta, geltokia aldamenean zuenez, tren-fabrikazioan hasi zen, zurezko bagoiak egiten batez ere.[6]

Geltoki honen estalkia Gustave Eiffel ingeniariak (Eiffel dorrearen egilea) Euskal Herrian eta Iberiar penintsulan utzitako obra bakarra da. Geltoki honetatik abiatuz erbesteratu zen Elisabet II.a Espainiako erregina eta, 75 urte inguru geroago, Francisco Franco diktadorea Hendaiara joan zen Adolf Hitlerrrekin elkartzeko.

Abiadura Handiko Trena eta geltokiaren moldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Trenbide Sareak geltokia moldatuko du Euskal Y-a hartzeko. Hurrengo lanak gauzatuko dira:[7]

  • Gaur egungo eraikina handitu: 600 m2-ko azalerako bi oin eraikiko dira, jatorrizko eraikina baino atzerago, bertan dagoen hoteleko eraikinarekin eta abiadura handiko trenak sartzeko eraikin berriarekin bat egingo dutenak. Ataria ere handituko da eta une honetan geltoki zaharreko sarrerako estalkiaren azpian dagoen espazioa hartuko da, beirazko horma-gortina egitea aurreikusten baita.
  • Lurpeko geltokia eraikitzea: Geltokia beheko oinean (sarrerako kalearen kotan) eta sotoan eraikiko da. Lehenengo oinean abiadura handiko atarirako sarbidea egongo da, eta sotoko oinean atari hori eta abiadura handiko nasetarako sarbidea; baita segurtasun-kontrolak ere, atarien eta itxaroteko guneen azalera osoa 2.612 m2koa izanik. Abiadura handiko atarian sor daitekeen soto efektua kentzeko helburuarekin, argi naturala sartzeko eta bi oinen arteko ikuste-konexio zuzenerako aukera ematen duen espazio bikoitza edo mezzanina proiektatu da. 612 m2-ko lokalak egongo dira bezeroentzako oinarrizko zerbitzuetarako, eta 139 m2-koa komunetarako.
  • Estalki gaineko plaza: 788 m2-ko azaleradun estalkiaren gainean plaza bat proiektatu da. Plazatik Tabakalerara ere sartu ahal izango da. Horrela, hegoaldean gune estalia proiektatu da, pergola edo markesina modukoa, eraikinaren ikuspegi nagusian eraginik izango ez duena.
  • Azpialdeko igarobideak: Proiektuak azpialdeko 3 igarobide aurreikusten ditu. Horietako batek Donostia erdialdea Egia auzoarekin lotzen du gaur egun, eta azpialdeko beste bi igarobide distantzia ertain-luzeko eta aldirietako nasetara sartzeko erabiliko dira.
  • Ustiapena: Ustiapenari dagokionez, ibilbide ertaineko (Intercity) eta luzeko (nazioarteko errei-zabaleradun) trenek, erdiko 3 nasak erabiliko dituzte. Aldirietako trenek, berriz, zabalera mistoarekin (hirugarren erraila) planteatzen diren alboetako bi trenbideak hartuko dituzte (1. eta 6. trenbideak).
  • Konektibitatearen hobekuntza: Garraioaren erabilera eta intermodalitatea sustatzeko helburuarekin, proposamenak, Tabakalerako eraikineko instalazioen eta Egia aldean dagoen aldirietako nasaren arteko konexio zuzena planteatzen du. Proiektu berriari esker Donostiako autobus-geltokira eta 400 ibilgailu jasotzeko ahalmena duten bi aparkaleku-oinetara heldu ahal izango da. Horrela, intermodalitatea hobetzea eta toki horretan bat egiten duten garraio-modu desberdinetako bidaiarien ibilbideak murriztea lortzen da.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga
Logotipo de Renfe Operadora.svg Cercanias Logo.svg Aldiriak Brinkola LegazpiZumarragaOrmaiztegiBeasainOrdiziaItsasondoLegorretaIkaztegietaAlegiaTolosaTolosa ErdiaAnoetaVillabona-ZikurkilAndoain ErdiaAndoainUrnietaHernani ErdiaHernaniAstigarragaMartuteneLoiolaSan Sebastián - DonostiaGrosAtegorrietaIntxaurrondoHerreraPasaiaLezo-ErrenteriaVentas de Irún Irun

Distantzia ertaineko zerbitzuak

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
Logotipo de Renfe Operadora.svg Renfe Media distancia.svg 25 Irun Lezo-ErrenteriaPasaiaSan Sebastián - DonostiaTolosaOrdiziaBeasainZumarragaLegazpiZegama-OtzaurteAltsasuAraiaAgurain-SalvatierraAlegría-DulantziVitoria-GasteizNanclares-LangraizLa Puebla de ArganzónManzanos Miranda de Ebro
Logotipo de Renfe Operadora.svg Renfe Media distancia.svg  Irun Lezo-ErrenteriaSan Sebastián - DonostiaHernani CentroAndoain CentroVillabona-ZizurkilTolosaOrdiziaBeasainZumarragaLegazpiAltsasuAraiaAgurain-SalvatierraAlegría-DulantziVitoria-GasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de LimaPalencia • Venta de Baños • Valladolid-Campo Grande • Medina del Campo • Arévalo • Ávila • El Escorial • Villalba del Guadarrama Madrid-Chamartín
Logotipo de Renfe Operadora.svg Renfe Media distancia.svg  Irun Lezo-ErrenteriaSan Sebastián - DonostiaHernani CentroAndoain CentroVillabona-ZizurkilTolosaOrdiziaBeasainZumarragaLegazpiAltsasuAraiaAgurain-SalvatierraAlegría-DulantziVitoria-GasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de LimaPalencia • Venta de Baños • Valladolid-Campo GrandeMedina del CampoArévaloÁvilaGuimorcondoHerradón-La CañadaNavalperalLas Navas del MarquésEl PimpollarSanta María de la AlamedaRobledo de ChavelaZarzalejoEl EscorialVillalba de Guadarrama Madrid-Chamartín

Distantzia luzeko zerbitzuak

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
Logotipo de Renfe Operadora.svg Alvia  Hendaia / Irun San Sebastián - DonostiaTolosaZumarragaAltsasuVitoria-GasteizMiranda de EbroBurgos-Rosa de LimaValladolid-Campo GrandeSegovia-Guiomar Madrid-Chamartín Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero.
Valladoliden trenbide zabalera aldaketa.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Logotipo de Renfe Operadora.svg Alvia  Hendaia / Irun San Sebastián - DonostiaZumarragaPamplona-IruñaTafallaTudela de Navarra Madrid-Puerta de Atocha Madriletik soilik ostegun eta igandeetan.
Irunetik soilik astelehen eta ostiraletan.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Logotipo de Renfe Operadora.svg Alvia  Hendaia / Irun San Sebastián - DonostiaTolosaZumarragaAltsasuPamplona-IruñaTafallaCastejón de EbroTudela de NavarraZaragoza-DeliciasLleida PirineusCamp de Tarragona Barcelona-Sants Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero.
Zaragozan trenbide zabalera aldaketa.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Logotipo de Renfe Operadora.svg Intercity Hendaia / Irun San Sebastián - DonostiaZumarragaAltsasuVitoria-GasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de LimaPalentziaSahagúnLeónAstorgaBembibrePonferradaO Barco de ValdeorrasA Rúa-PetínMonforte de LemosOurense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero.
Bilbo eta Vigora loturak.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Logotipo de Renfe Operadora.svg Intercity Hendaia / Irun Lezo-ErrenteriaPasaiaSan Sebastián - DonostiaTolosaOrdiziaBeasainZumarragaLegazpiAltsasuAraiaAgurain-SalvatierraAlegría-DulantziVitoria-GasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de LimaPalenciaVenta de BañosValladolid-Campo GrandeMedina del CampoArévaloÁvilaHerradón-La CañadaNavalperalLas Navas del MarquésSanta María de la AlamedaRobledo de ChavelaZarzalejoEl EscorialVillalba de Guadarrama Madrid-Chamartín Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Logotipo de Renfe Operadora.svg Trenhotel
Sud Express
Hendaia / Irun San Sebastián - DonostiaVitoria-GasteizMiranda de EbroBurgos Rosa de LimaValladolid-Campo GrandeMedina del CampoSalamanca • Fuente de San Esteban-Boadilla • Ciudad Rodrigo • Fuentes de Oñoro • Villar-Formoso • Guarda • Vila Franca das Naves • Celorico da Beira • Mangualde • Nelas • Santa Comba-Dao • Pampilhosa • Coimbra • Pombal • Fátima • Entroncamento • Lisboa-OrienteLisboa-Santa Apolónia Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero.
Medina del Campo eta Lisboa artean Lusitania THarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ferropedia «Número de viajeros de Renfe por estaciones» . Noiz kontsultatua: 2014-01-10.
  2. (Gaztelaniaz) ADIF «Información de la estación San Sebastián - Donostia» . Noiz kontsultatua: 2014-01-10.
  3. Sustapen Ministerioak eta Donostiako Udalak Atotxako geltokiaren birmoldaketa adostu dute Donostiako Udalaren webgunean
  4. San Sebastián (Est.) Euroferroviarios
  5. Olaizola, Juanjo. Lopez, Jose (argazkiak) (1995), 18-19. or.
  6. Olaizola, Juanjo. Lopez, Jose (argazkiak) (1995), 56-57. or.
  7. Irekia «Irekia - Argi berdea Donostiako abiadura handiko geltoki berriaren eraikuntza proiektuari» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-05.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Estaciones de ferrocarril en España" liburua, Gonzalo Garcival (Espasa Calpe)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]