Edukira joan

Donostiako inauteriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
XX. mende hasierako karroza bat, Donostiako inauterietan.

Donostiako inauteriak 1814 urtetik ospatzen dira, lehenengo erreferentzia historikoen arabera. Garai hartan lagun taldeek antolaturiko inauteria da, konpartsetan (edo eraldeak ere deituak) antolaturik eta erakunde ofizialetatik at.[1] [2] Hasierako urte haietan Jose Bizente Etxegaraik eta Raimundo Sarriegik inauterietarako idatzitako pieza bereziak egiten dituzte, konpartsek erabili eta herritarrengan inauteri giro kutuna sortzen lagunduko dutenak. XIX. mendearen erdialdean bukaeran indartu zen ospakizuna izan zen, konpartsa eta karrozen desfileekin, bereziki Donostiako Kasinoak emandako diru laguntzari esker. 1884 urtean atera zen lehen aldiz Kaldereroen konpartsa eta hurrengo urtean Artzain eta Inudeena, egundaino inauterien aurreko asteburuetan desfilea egiten jarraitzen dutenak. Aipagarria dira 1900 urtean ospatu ziren inauteriak, luxuzko karrozekin, kanpoko bisitari asko erakarri zituztenak. Ondorengo urteetan, ordea, askotan ezin izan zen arrazoi ekonomikoengandik maila horri eutsi. 1924 urtean jokoa eta mozorroak debekatu eta inauteriak areto pribatuetara mugatu behar izan zen.

2016ko kartela (Aritz Trueba)

Frankismoaren garaia bukaturik, 1978 urtean hasi ziren berriz ere ospatzen inauteriak, hiri kutsukoak gehien bat, desfile eta ikastetxeetan egiten diren erakustaldiekin.

Antzinako koplak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaritxoa (Euzkarichoa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Viva ostegun gizen
Viva iñauterriya
Viva jardineroak
Viva pobre ta aberatz
Munduko gustiya.

(Jose Bizente Etxagarai «Jardinzayen Festa /Comparsa de Jardineros» delakoarentzat 1818 urtean)[3]

Eraldeak (1816-1879)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inauteriak eta eraldeak antzinatik daude Donostiari lotuta, baina ez dago 1813ko abuztuaren 31ko sutearen aurreko informaziorik, sutean udal-artxibo aberatsa galdu egin baitzen. Dokumentatuta dagoena gerraoste hura du abiapuntu, 1816an, hain zuzen ere.[1]

Donostiako gizarteak ezaugarri sozial eta ekonomiko aldakorrak izan zituen XIX. mendean. Hasiera batean, 1816tik aurrera, inauterietako egunetarako prestatutako emanaldietan nabariak ziren 1813an gertatutakoaren zirrararen oihartzunak. Geroago, Hirurteko Liberaleko gorabeherek eta ondorengo Ehun Milen inbasioak (1823) eta bi karlistaldiek (1836-1839 eta 1872-1876) eragina izan zuten jaian, eta jaia etenda geratu zen aldi luzeetan.[1]

Antero Aranzamendik 1816tik 1880ra bitarte albiste izan ziren programa ludiko-musikalak bildu zituen Eraldeak, Donostiako inauteriak XIX. mendean liburuan. Jasotako informazioaren arabera, 1816 eta 1879 urteen artean 64 urteko epean 28 aldiz antolatu zuten Donostiako inauteria eta hauek izan ziren eraldeak edo konpartsak:[1]

  • 1816: Estudiantina, Andaluzada, Valentziako ltsuen eraldea
  • 1817: Valentziako ltsuen maskarada, Arzaigokia, Donostiako Plaza Berriko metarriak jartzean, egindako festa
  • 1818: Jardinzayen Festa, Inauterietako astearteko estudiantina
  • 1819: Jostunen eraldea
  • 1820: Estudiantina, Bigarren Arzaigokia (Greziyako artzaiak)

1821-1826: Ez zen ezer antolatu. Hirurteko Liberaleko gorabeherekngatik eta ondorengo Ehun Milen inbasioengatik

  • 1827: Andaluziar ljitoen eraldea, Salamancako estudiantina, Zapatarien festa
  • 1828: Hirugarren Arzaigokia, Italiar eta turkiar kaldereroen eraldea, Arkadiako Artzayak
  • 1829: Demetrio lpsilanti gurutzearen, defendatzailearen garaipena
  • 1830: Valentziako Itsuen eraldea, Langille Maisuben eraldea, Frantziako Okinen eraldea, Manoloen eraldea
  • 1832: Jardinzayen eraldea, Langille Maisuen bigarren eraldea
  • 1833: Jostunen eraldea, Eralde Alegorikoa, Asturiasko Printzesaren Zinerako eralde alegorikoa,

1833 eta 1840 urteen artean Lehen Karlistaldiko gerra izan zen, Hori dela eta ez zen inauteria antolatu urte hauetan: 1834, 1835, 1836, 1837 eta 1840an. 1838an eta 1839an bai, nahiz eta artean gerra guztiz bukatu gabe egon.

  • 1838: Estudiantina
  • 1839: Eralde Alegorikoa
  • 1841: Jardirzayen eraldea
  • 1843: Ikasleen eraldea, Langille Maisuen hirugarren eraldea, Andaluziar Ijitoen eraldea
  • 1845: Valentziako Itsuen eraldea, Donostiarrak 1845eko iñauteriyetan, Erreginaren, bere Arma Andrearen eta, Aizpatxoaren bisita
  • 1846: Langille Maisuen laugarren eraldea, Erregiña Isabel bigarrenaren ezkontza
  • 1848: Iltzeko zezenak Donostiako plaza berrian, Pelegrinoen eraldea, Jardinzayen eraldea Madrilen, Estudiantina
  • 1850: Pelegrinoen eraldea, Jardinzayen eraldea
  • 1852: Estudiantina
  • 1853: 1853arren urteko iñauterietan Donostian
  • 1859: Langille Maisuen bosgarren eraldea
  • 1861: San Sebastian martxa
  • 1866: Mariren omenezko eraldea
  • 1867: Arzaigokia, Sardinaren lehen ehorzketa
  • 1869: Inudeen eralderako kalejira, Espainiako askatasunaren garaipenaren, eralde alegorikoa
  • 1870: Iltzeko zezenak, Atso Zaldieriaren eraldea
  • 1879: Donostiako estudiantina Levanteko biktima, ugariei eskainia, O zu zezen zuskoa! (Iriyarenaren soñuan)

Ikus daitekeenez 1872 eta 1876 urteen artean Bigarren Karlistaldiko gerra izan zenez, ez zen inauteria antolatu hamarkada osoan, 1879an soilik.

Kabalgatak (1881-1900)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881etik 1900era bitarte, Donostiako gizartea, aberatsagoa eta ikuspegi kosmopolitagoa zuena, Europako hiriburu handietako inauteriekin lehiatzeko moduko mailara iritsi zen. Ikusgarritasun eta erakargarritasun handiagoa izateko, eraldeak kabalgatetan txertatu ziren. Fase horretan, lankidetza estuan aritu ziren Jaien Udal Batzordea eta La Fraternal eta Unión Artesana elkarteak. Nolanahi ere, azken horiek ziren benetan arduratzen zirenak. Hauek dira Donostiako inauterietan 1881 eta 1900 urteen artean antolatu ziren kabalgatak:[1]

  • 1881: Inauterien hasiera, Momo jainkoaren eraldea, Los Tunos Donostiarras, Atso Zaldieriaren eraldea
  • 1882: Chocolates Matías López fabrikaren eraldea, Estudiantina Euskalduna, Haurren Karroza, Nekromanteen Karroza, Zeresen Gurdia, Txinako musika, Vulkanoren Karroza, Neptunoren Maskorra, Jupiterren Karroza, Inauterietako Karroza Handia, Oilar Zaldieriaren eraldea, Inauterien Ehorzketa eta Sardinaren, Garaipena
  • 1883: Toki-agintariak, Estudiantina euskalduna, Japoniar musika, Momo jainkoaren garaipen-gurdia, Haurren Estudiantina, Zulatzaileen taldea, Zaldizko jendarmeen eskolta, Offenbacheko karabineroen eskolta, Serralloko Banda, Kaka-jarioen batailoia, Zaldizko erregimentua, Foro Transpirenaikoaren banda edo txaranga, Japoniako kioskoa, Neptunoren karroza, Japoniar linterna, Alkandoradunen taldea, Maindiredunen taldea, Danbor Banda, Momo jainkoaren hileta-gurdia
  • 1884: Hungariar Kaldereroen eraldea, Inauterien etorreraren kabalgata, Momo jainkoaren sarrera handiaren, kabalgata, Jardinzayen eraldea (Donostiako, Baratzagilleak)
  • 1885: Iñudeak eta Artzaiak eraldea, Estudiantina, Jardinzayen eraldea, Inauterien Ehorzketa
  • 1886: Arzaigokia, Inauterien Ehorzketa eta Sardinaren, Garaipena
  • 1887: Ongintza-jaia zezen-plazan, Karidadea kabalgata, Sardinaren ehorzketa, Jardinzayen eraldea
  • 1888: Arteen Alegoria
  • 1889: Ilargiko biztanleen ohiturak
  • 1890: Iñudeak eta Artzaiak, Irutxulo eralde handia (edo Comparsa de, Marinos)
  • 1892: Txinako eraldea
  • 1891-* 1899: inauterien gainbehera, Artesana
  • 1900: «paso Honroso de Suero de Quiñones", pasadizoa, Herensuge handia, Kruger kanoiontzia, Lanperna, muskuiu eta lapen eraldea, La Bella Easoren karroza, Ardogileen eta upelgileen karroza, Okinen eraldea, Esgrima Zirkuluaren karroza, Veloz Club Donostiarra, Pintore, litografo, jostun eta zapatarien karroza, Gizartea eraldea eta sukaldariak, Arotzen karroza, Klub Nautikoaren eraldea, Kafezaleen eraldea, Igeltsero, hargin, eskultore eta marmolarien karroza, Errementari eta iturginen karroza, Club Cantábrico elkartearen karroza, Ehunen gremioaren eraldea, Inauterien Ehorzketa eta Sardinaren Garaipena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa. ISBN 978-847173-615-4..
  2. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-01-23). «Donostiako inauterien historia berreskuratu du Juan Antonio Antero Aranzamendik» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
  3. Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa., 79 or. ISBN 978-847173-615-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia