Edukira joan

Doris Gercke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doris Gercke

Bizitza
JaiotzaGreifswald1937ko otsailaren 7a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHanburgo2025eko uztailaren 25a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta legelari-poeta
Lantokia(k)Hanburgo
Izengoitia(k)Marie-Jo Morell
IMDB: nm0314187 Edit the value on Wikidata

Doris Gercke (Greifswald, 1937ko otsailaren 7a - Hanburgo, 2025eko uztailaren 25a) alemaniar idazlea izan zen. Batez ere, Bella Block eleberri poliziako sorta idazteagatik egin zen ezaguna (geroago, ZDFrako grabatu zena). Liburu batzuetarako, Mary-Jo Morell ezizena erabili zuen.

Doris Gercke 1937an (Alemaniako Hirugarren Reich garaian) jaio zen Greifswald-eko langile-klaseko familia batean, baina 1949an, Hanburgora ihes egin zuen. 1951n Hanburgoko Lerchenfeld Gimnasium-ean hasi zen ikasten; 1954an, ordea, ikasketak utzi behar izan zituen gurasoek eskola ordaindu ezin zutelako; orduan, administrazio-funtzionario izateko formazioa egin zuen.[1] 20 urterekin ezkondu zen. 22 urterekin bigarren umea izan ondoren, etxetik kanpoko lana utzi zuen. 1970ean, Alemaniako Alderdi Komunistan (DKP) sartu zen.[2]

1980an, seme-alabak hazteko 15 urteko etenaldiaren ondoren, batxilergoko titulua lortu eta zuzenbidea ikasi zuen. Hala ere, ez zen sekula abokatu lanetan ari izan. 1988an, bere lehen eleberria idatzi zuen: Weinschröter, du mussthängen. Gerckeren beraren esanetan, hasieran Raymond Chandler-en eta Maj Sjöwall eta Per Wahlöö suediar idazle bikotearen eleberriek inspiratu zuten. Bella Block ikertzaile zuen polizia eleberriak arrakasta izan zuen. Horren ondoren, protagonista bera zuten beste nobela poliziako ugari idatzi zituen. Hannelore Hoger-ek telesailean egiten zuen detektibe seguru, zakar eta zurruteroaren pertsonaia protagonista ezaguna egin zen. Geroago, telebistako pertsonaiaren eskubideei uko egin ondoren, gidoiak beste autore batzuek idatzi zituzten. Haur eta gazteentzako liburuak, eleberriak, ipuinak, eta poesia liburuak ere idatzi zituen.

Gerckek DKP alderdiko kide izateari utzi zion, baina bake mugimenduarekin eta neofaxismoaren aurkako borrokarekin lotuta sentitzen zen. Noizbehinka parte hartzen zuen ezkerreko oposizioaren ekitaldietan; esate baterako, bakearen aldeko martxetan, manifestazioetan eta biltzarretan. Alemaniako PEN Zentroko kidea izan zen, eta HERland – Feministischer Realismus in der Kriminalliteratur sarearen sortzaileetako bat; gainera, sare horrek ohorezko presidente hautatu zuen 2023an Hanburgon egindako urteroko konferentzian.[3]

Doris Gercke 2025eko uztailean hil zen, 88 urte zituela, Hanburgon.[4]

  • 1991n, Suediako Krimen Fikzioaren Saria (Nazioartekoa) Du skrattade, du ska dö liburuagatik. Skriftställarna, Lund 1991 (alemanez: Weinschröter, du muss gehen. Galgenberg, Hanburgo 1988)
  • 2000ko Glauser Ohorezko Saria, Vereinigung deutschsprachiger Krimiautoren–Syndikat elkarteak emana, “pertsona batek alemaniar krimen-fikzioaren zerbitzura egindako lan osoagatik”.
Doris Gercke, 2001

Eleberri poliziakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bella Block saileko polizia eleberriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazteentzako literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audioliburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002: Bella Ciao, Ullstein Hörverlag Munich, Hannelore Hogerrek irakurria, 4 CD (288 min.), ISBN 3-550-09068-4

Irrati-saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1992: Am Hoffnungsberg, NDR, 55 minutu.
  • 1994: Horace McCoy: Schatten der Vergangenheit, NDR/HR/SWF, 52 minutu, Doris Gerckeren irrati-antzezlanaren egokitzapena.
  • 1995: Niederlage, NDR, 49 minutu.
  • 1995: Tony Fenelly: Mord auf der Klappe, NDR, 55 minutu, Doris Gerckeren irrati-antzezlanaren egokitzapena.
  • 1997: Das tote Haus, NDR 44 minutu.
  • 2000: Vor Gericht, NDR/DLB 54 minutu.
  • 2001: Wex . Kartzelako drama psikologikoa. Ekoizpena: NDR; Iraupena: 54 minutu; Zuzendaria: Alexander Schuhmacher; Antzezleak: Matthias Matschke, Judith Engel, Nina Weniger, Konstantin Graudus eta beste.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Doris Gercke in: Mitten in Hamburg. 100 Jahre Gymnasium Lerchenfeld 1910–2010, S. 70 f. Festschrift zum 100-jährigen Bestehen, Gymnasium Lerchenfeld, Hamburg 2010
  2. „Mit den Waffen einer Frau“, in: Hamburger Abendblatt , 2002ko apirilaren 15ekoa.
  3. (Alemanez) https://herlandnews.com/2025/07/28/6370/. 2025-07-28 (kontsulta data: 2025-10-15).
  4. (Alemanez) «Bella-Block-Erfinderin Doris Gercke mit 88 Jahren gestorben» Aachener Zeitung 2025-07-28 (kontsulta data: 2025-10-15).
  5. (Alemanez) hoerspielundfeature.de. (2013-12-07). «Mitternachtskrimi - Wex» Hörspielportal (kontsulta data: 2025-10-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]