Doris Leuthard
Itxura
Doris Leuthard (Merenschwand, 1963ko apirilaren 10a) suitzar abokatu eta politikaria da. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2010ean eta 2017an.
Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1999tik 2006ra, Argovia kantonamenduaren ordezkari gisa. Alderdi Demokrata Kristauko kidea da eta 2004tik 2006ra alderdiaren buru izan zen. 2006an Suitzako Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten, eta 2018ra arte egon zen bertan.
2006tik 2010era Ekonomia saila zuzendu zuen, eta 2010etik Ingurumen, Garraio, Energia eta Komunikazio saila. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2010 eta 2017 urteetan. 2019ko abendutik Kofi Annan Fundazioko kidea da.