Edukira joan

Dorotea Zesareakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorotea Zesareakoa

Bizitza
JaiotzaKapadozia, 279 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaKayseri, 311 (31/32 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
KidetzaDorothea and Theophilus (en) Itzuli
Santutegia
Otsailaren 6a

Dorotea Zesareakoa bere benetako existentzia eztabaidagarria den santu kristaua da. Ustez, IV. mendean martirizatu zuten.

Dorotearen bizitza kondaira hagiografiko batean dago kontatuta, Martirologio Jeronimiano antzinako pasio batean, eta "karitatezkoa, garbia eta jakintsua" bezala deskribatzen du. Fedez kristaua, Saprizio prefetak jainkoei sakrifizio bat eskaintzeko eskatu zionean, uko egin eta torturatua izan zen. Prefetak Krista eta Kalista ahizpa apostaten esku utzi zuen, erlijio kristaua utz zezan konbentzi zezaten, baina alderantziz gertatu zen: biak kristautasunera eraman zituen eta bizirik erre zituzten, Dorotea lepoa moztera kondenatua izan zen bitartean.

Martiriorako bidean, Teofilo aurkitu zuen, eta ironiaz esan zion: «Kristoren emaztea, bidal iezazkidazu zure senarraren lorategiko sagarrak eta arrosak». Onartu egin zuen Doroteak, eta lepoa moztu aurretik, otoitz egiten ari zela, haur bat agertu zen, hiru arrosa eta hiru sagar ekarri zizkiona, negu gordinean bazeuden ere. Teofilori eskatu zizkion, eta miraria ikusirik, kristautu egin zen.

Bere ospakizun liturgikoa otsailaren 6an da. Fruta eta lorez osatutako saski bat du ezaugarri ikonografiko gisa. Jarraitzaile diren mojei dorotea esaten zaie.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]