Dorothea Leporin-Erxleben

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dorothea Leporin-Erxleben
Dorothea Erxleben.jpg
Bizitza
Izen osoa Dorothea Christiane Leporin
Jaiotza Quedlinburg1715eko azaroaren  13a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Quedlinburg1762ko ekainaren  13a (46 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Halle-Wittenberg Itzuli
Jarduerak
Jarduerak medikua
Enplegatzailea(k) University of Halle-Wittenberg Itzuli

Dorothea Christiane Leporin, Dorothea Erxleben gisa ere ezaguna (Quedlinburg, 1715eko azaroaren 13a - Quedlinburg, 1762ko ekainaren 13a), emakume mediku alemaniarra izan zen; ezaguna egin zen Halle-ko Unibertsitatean medikuntzako doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea izan zelako 1754ean.

Gaztetatik bere aitak medikuntza irakatsi zion eta Laura Bassi zientzialari italiar eta unibertsitate irakasleak mediku gisa aritzeko bere eskubidearen alde borroka egiteko inspiratu zuen. 1742an emakumeek unibertsitatera sartzeko eskubidea izan beharko luketela defendatzen zuen tratatu bat argitaratu zuen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doroheak eta bere neba Christian Polycarp Leporinek zientziaren oinarriak, latina eta medikuntza ikasi zuten aitarekin, Christian Polycarp Leporinekin. Bere aita medikua zen Quedlinburg-en, Prusian.

Emakume batek medikuntza ikastea oso txundigarria zen garai hartan, ez zen batere ohikoa. Emakumeek kargu publikoak izatea debekatuta zegoenez, medikuntza ikasi eta praktikatzeko aukerarik ere ez luketela izan behar pentsatzen zen. Quedlinburg-eko hiru medikuk "sasi-medikuntza" egiteaz akusatu zuten Dorothea eta azterketa egitea oztopatu nahi izan zuten. Halle-ko Unibertsitateko errektoreak erabaki zuen medikuntza praktikatzea eta kargu publiko bat izatea ez zirela gauza bera eta Dorotheak azterketa egitea baimendu zuen. Azterketa egin zuen eta 1754eko ekainaren 12an bere titulua lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   M., Offen, Karen () European feminisms, 1700-1950 : a political history Stanford University Press 43 or. ISBN 9780804734202 PMC 43167893 .