Dorothy Day

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorothy Day

(1916)
Bizitza
JaiotzaNew York1897ko azaroaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1980ko azaroaren 29a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Lincoln Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, ekintzaile soziala, editorea, sindikalista, bakearen aldeko aktibista, autobiografialaria eta sufragista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaIndustrial Workers of the World (en) Itzuli
Silent Sentinels (en) Itzuli
National Woman's Party (en) Itzuli
Mugimenduaanarkismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

IMDB: nm0206383 iTunes: 422540117 Find a Grave: 6246009 Edit the value on Wikidata

Dorothy Day, (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1897ko azaroaren 8a -New York, 1980ko azaroaren 29a) estatubatuar kazetaria, ekintzaile soziala eta oblatu beneditar anarkista kristaua izan zen. Eliza katolikoaren parte hartzen zuen, baina bere izena beste hainbat ekintzen ondorioz egin zen famatua. Kanpainak egin izan zituen justizia sozialagatik, hala nola, pobreen alde eginez. Peter Maurinekin batera, 1933an Langile Katolikoen Mugimendua sortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897an jaio zen Bath Beachen, Brooklynen. Bere aita Tennesseko kazetaria zen, nobelak eta abenturak idazten zituen kirolaren inguruan eta lotura asko egiten zituen Shakespeare eta Bibliarekin.

Dorothyk bere haurtzaroa egoera oso kaskarrean pasatu izan zuen, ez baitzuten diru askorik. Hala ere, kalte handirik gabe hazi eta hezi izan zen bere familia protestantean.

Illinoiseko Unibertsitatean ikaste ari zela beka batekin (1914-1916), Dorothyk asko irakurri izan zituen autore sozialistak, horrek eraman baitzion geroago Ameriketako Alderdi Sozialistaren parte izatea.

1916. urtean New Yorkera itzuli zen eta Call izeneko egunkari sozialista baten sartu zen. 1917 Masses izeneko erredakzio baten sartu zen, bertan iraun zuen gobernuak bertan behera utzi arte erredakzio hau. 1918tik 1919ra erizain moduan egin zuen lan eta urte horiek pasa eta gero berriz ere hartu zuen kazetaritza Chicagon eta New Orleansen. 1927an, zalantza asko eduki eta gero Erromatar Eliza Katolikora bat egin zuen, honek ideia erradikaletatik une bat kanpo egotea ondorioztatu zuen.

1932an Dayk Peter Maurin ezagutu zuen, Frantzian jaiotako katoliko bat, bere proiektu garrantzitsuena gizartearen berreraikitze soziala egitea zen, hasieran, proiektu honi "iraultza berdea" izena jarri zion. Izen honen jatorria, nekazaritzatik dator gehienbat.

Peter eta Dorothyk Langile Katolikoen Mugimendua, helburu nagusia zen langileak eta intelektualak batu daitezen, ekintzak elkarrekin egiteko, hala nola, nekazaritzatik hasi eta eztabaida hezigarriak arte.

1933an hileroko egunkari bat sortu zuten Catholic Worker izenarekin, egunkari honen arrazoia zen bere ideiak zabaltzeko iturri bat edukitzea nahi zutela. Hiru urtetan, egunkari honen hazkundea handia izan zen, 150.000 ale edukitzeraino.

Catholic Worker enpresan, Dorothy Dayk bere bizia eman nahi zuela esan zuen Ebanjelioaren esanetara. Batzuetan, egunkarian adierazpen garrantzitsu bat aipatzen zuten. GK Chestertonek zioen kristautasunak ez duela inoiz porrot egin, ez delako inoiz praktikan jarri.

Horrez gain, Peter Marinen laguntza oso garrantzitsua izan zen Catholic Workereko ibilbidean, egunkari honi esker New Yorken 50.000 pertsona kalera atera zituztelako nazionalsozialismoaren aurkako manifestazio batean.

Geroago, erlijioagatik, bere lan indar guztiak xahutzen zituen, horren adibide garbia zen tirokatua izatea lan egiten ari zen bitartean. Horrez gain, otoitz eta barau egin izan zuen bakeagatik. Indar handia lortzen hasi izan zen erlijio munduan zehar, horrek indarra eman zion berak helburu gisa zuen proiektua aurrera eramateko.

Autobiografia eta filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorothy Dayk autobiografia bat idatzi zuen, Loneliness (bakardadea). Bertan, maitasunaren oinarrietan murgiltzen da, baina oinarri horiek komunitateen sorkuntzen bidez gauzatzen dira. Liburu honetan Dorothyk azaldu nahi duena da, zer nolako kokapen Langile Katoliko Nekazari batek. Autobiografia hau 1952an argitaratu zen.

1996an Dorothy Jainkoaren mirabe gisa izendatu zuten, horregatik, film bat egin zen Entertainment Angels: The Dorothy Day's Story zuen izena. Zuzendaria Michael Ray Rhodes izan zen, Pauline filmsekoa. Moira Kellyk Dorothy Day interpretatu zuen eta Peter Maurin interpretatzeko Martin Sheenen laguntza eduki izan zuten. Film horretan esaldi bat oso garrantzitsua bilakatu zen: "Entreteniendo a los Ángeles" honen xedea da erakustea edozein pertsonei nolako tratua eman behar zaien azaltzea. Berdin da erregea edo eskalea bada, guztiei aingeru bat bezala zaindu behar zaiela.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

65 urte zituela, Kubara bidaiatu zuen iraultza sozialistaren ezagutza aberasteko, beti esaten baitxuen Dorothyk Fidel Castroren jarraitzailea zela. 74 urte zituela berriz, Moskura bidaiatu zuen helburu berarekin. Nahiz eta aspektu interesgarriak aurkitu bertan, inoiz ez zuen bat egin benetako sozialismo errusiarrarekin. 80 urte bete zituenean, Aita Santuaren zorionik beroenak jaso zituen, une hartan Dorothy New Yorken bizi zen.

1980ko azaroaren 29an, 83 urte zituela minbiziarekin hil zen. Joan Paulo II.a Aita Santuak, Jainkoaren mirabe izendatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]