Dorothy Vaughan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorothy Vaughan

Bizitza
JaiotzaKansas City1910eko irailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNewport News (en) Itzuli
Talde etnikoaEstatubatuarra
afro-amerikarra
HeriotzaHampton (Virginia)2008ko azaroaren 10a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaWilberforce University (en) Itzuli 1929) Zientziatan graduatua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, programatzailea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)NASA  1971)
Aeronautikaren Aholku Batzorde Nazionala
Musika instrumentuaahotsa

Find a Grave: 168430683 Edit the value on Wikidata

Dorothy Johnson, Vaughan (Kansas City, Missouri, AEB, 1910eko irailaren 20a - Hampton, Virginia2008ko azaroaren 10a) afroamerikar matematikaria izan zen, NACAn (Aholku Batzorde Nazionala Aeronautikan) lan egin zuena, agentzia hori NASA bihurtu zen geroago. Bertan hainbat lan-taldetan nabarmendu zen, esaterako West-computing taldean (Analisiko dibisioan eta Konputaziokoan, non aditu bihurtu zen FORTRAN programazio-lengoaian). Sateliteak jaurtitzeko SCOUT proiektuan lan egin zuen geroago  NASAn 1971ean erretiroa hartu zuen arte. NACAn eta NASAn lehenengo arduradun eta kudeatzaile afroamerikarra izan zen.[1] NACAn sartu aurretik matematika irakaslea izan zen.[2][3]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urte zituela bere gurasoak, Leonard eta Anne Johnson, Mende-Virginiako Morgantown-era mugitu ziren. Dorothy batxilergoan graduatu zen Beechurst High School-en 1925ean, eta 1929an jaso zuen Matematika Zientzien lizentziatura Wilberforce Unibertsitatean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NACAko Langley Ikerketa-zentroan 1943an sartu aurretik Vaughan bigarren hezkuntzako matematika irakaslea izan zen, Farmville-ko Moton High School-en (Virginia). Hori Franklin D. Roosevelt presidentearen 8802 Ordena Exekutiboari esker izan zen, industrian arraza edo erlijioagatik diskriminaziorik ez izateko sortua.[4] Behin NACA ikerketa-zentroan sartuta, berak uste zuen lan horrek gerra amaitu arte baino ez zuela iraungo, baina jarraitu zuen eta 1949an Vaughan West Area Computers lan-ataleko zuzendari gainbegiratzailea bihurtu zen. Lan talde berezi hura afroamerikar emakumeekin osatuta zegoen esklusiboki, eta denak ziren espezialistak matematikan.[5] NASAn hasieran emakume zurien eta beltzen komunak bananduta zeuden. Denborarekin emakume matematikari horien ekarpena nabarmendu egin zen, bai banaka eta talde gisa ere, euren ekarpenak ia arlo guztietara heldu ziren Langley-ko ikergunean. Vaughan-ek hainbat emakume zuriri ere lagundu zien merezitako sustapena edo soldata-igoera jasan zitzaten.

Dorothy Vaughan, Leslie Hunter eta Vivian Adair, NASAko 3 kalkulatzaile.

Bere ibilbidean zehar Vaughan matematikari oso errespetatu bat izan zen, eta zuzendari gainbegiratzailea izatera heldu zen lehen pertsona afroamerikarra izan zen NACAn, baita geroago NASAn ere. NASAko bere azken hamarkada hartan Katherine Johnson eta Mary Jackson emakume matematikari ospetsuekin lan egin zuen, emakume kalkulatzaileen taldean. Gero John Glenn astronautaren bidaietako orbiten kalkuluak egin zituzten. 1971ean erretiratu zen NASAn. 2008an hil zen 98 urterekin.

2017an estreinatu zen Hidden Figures filmak ("Ezkutuko talentuak") Dorothy Vaughan-en eta bere bi lankideren bizitza kontatzen du (Katherine Jhonson eta Mary Jackson).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]