Dorpateko apezpiku-hiria
Dorpateko apezpiku-printzerria Tartu piiskopkond | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1224 – 1558 | |||||||
Hochstift | |||||||
| |||||||
![]() Apezpiku-hiria 1260an | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Tartu | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Behe-alemana eta estoniera | ||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Dorpateko apezpiku-hiria (estonieraz: Tartu piiskopkond; behe-alemanez: Bisdom Dorpat; latinez: Ecclesia Tarbatensis) Erdi Aroko printzerria izan zen, 1224tik 1558ra arte existitu zena, eta gaur egun Estoniako Tartu, Põlva, Võru eta Jõgeva konderriak hartzen zituena. Printze-apezpikua Germaniako Erromatar Inperio Santuko kide subirano bat izan zen (formalki 1225eko azaroaren 6tik) eta Livoniar Konfederakuntzaren zati bat 1561ean desegin zen arte.[1] Printze-apezpikua, aldi berean, Eliza katolikoaren Dorpateko elizbarrutiko gotzaina izaten zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorpateko (gaur egungo Tartuko) lehen apezpikua Hermann von Buxhoeveden izan zen, Livoniar Gurutzadaren buru eta Albert Rigako apezpikuaren anaia zen. Rigako gotzainak 1211n ezarri zuen Estoniako elizbarrutia eta bere lehen egoitza nominala Leal (Lihula) izan zan Estoniako mendebaldean. 1224an, Hermann gotzainak, gaur egun Estoniako hego-ekialdea denaren zati batzuen jabetza hartu zuen, eta Dorpat aukeratu zuen bere egoitza berri bezala; 1225eko azaroaren 6an, Henrike Erromatarren Erregearen hochstift edo apezpiku-printzerri bilakatu zen, eta abenduaren 1ean, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren marka izendatu zuten.[2] Printzerria antzinako estoniarren Ungannia tribuko lurraldeetan sortu zen batez ere. 1242an, Alexandro Nevski Novgorodeko printzeak Hermannm apezpikua, bere meneko ungaunniarrekin, garaitu zuen Peipus aintzirako gudu ospetsuan. 1268an zehar, Friedrich von Haseldorfek, orduko Dorpateko apezpikuak, bere buruari "Kareliako apezpiku" ere deitu ziola, eta iraupen laburreko titulu nobleen aurrekari gisa geratu zela ezaguna da.
Dorpateko apezpiku-hiria Hansako merkataritza-gune garrantzitsua izan zen. XIV. mendearen amaieran, Dietrich Damerow Dorpateko apezpiku bihurtu zen. Livoniar Ordenaren etsaia zen eta bere aurkako koalizio bat egin zuen Lituania, Mecklenburg eta Victualiar Anaiekin (Itsaso Baltikoko kortsario nabarmenak). Rikardo II.a Ingalaterrakoari ere Dorpat bere babespean hartzeko eskatu zioten. 1379an Ordenak apezpiku-hiria inbaditu zuen, baina ezin zuen estoniarrak guztiz mendetatu. Gatazka konpondu ondoren, Livoniar Ordenak apezpiku-hiriko basailuei euren kanpaina militarretan parte hartzea eskatzeko eskubidea galdu zuen.
Bere azken urteetan, Dorpateko apezpiku-hiriak Errusiarekin liskar bat izan zuen, beranduago, Livoniar Gerraren aitzakia nagusia bihurtu zena. Ivan Izugarria tsarrak 40.000 taleroko zerga izugarria ordaintzeko eskatu zion gotzaindegiari. Ivanek, Dorpat, Jurjev antzinako errusiar gotorlekua zela azpimarratu zuen (Jaroslav Jakituna printzea Rutenia konkistatu ondoren marka babestu zuena, 1030-61). Dorpateko agintariak su-etena luzatzeko zerga gutxitzea negoziatzen saiatu ziren, baina Ivanek diplomazialariak kaleratu eta gerra hasi zuten. 1558an errusiar tropek Tartu konkistatu zuten eta Dorpateko apezpiku-hiriak existitzeari utzi zion.
Dorpaten (Tartu) ondoan, harrizko bost gaztelu gehiago zeuden gotzaindegian:
- Odenpäh (estonieraz: Otepää), Ugandiko erdigune zaharra eta gotzaindegiko harrizko lehen gotorlekua;
- Kirrumpäh (estonieraz: Kirumpää) eta Neuhausen (estonieraz: Vastseliina), Dorpat-Pleskau (estonieraz: Tartu-Pihkva) bide zahar garrantzitsua babesten zuena;
- Altenturm (estonieraz: Vana-Kastre) eta Warbeke edo Caster (estonieraz: Uue-Kastre), Dorpat eta Peipus aintzira lotzen zituen Emajõgi ibaitik barrena.
Zistertarren aparteko monasterio bat ere izan zen, Kärknako abadia (baita Valkena edo Falkenau ere) Dopatetik gertu.
Printze-apezpikuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hermann von Buxhöwden 1224–48
- Alexander 1263–68
- Friedrich von Haseldorf 1268–88
- Bernhard I.a 1289–1302
- Dietrich I.a Vyshusen 1302–12
- Nikolaus 1312–23
- Engelbert von Dolen 1323–41
- Wescelus 1342–1344
- Johannes I.a Viffhusen 1346–73
- Heinrich I.a von Velde 1373–78
- Dietrich II.a Damerow 1378–1400
- Heinrich II.a Wrangel 1400–10
- Bernhard II.a Bülow 1410–13
- Dietrich III.a Resler 1413–41
- Bartholomäus Savijerwe 1441–59
- Helmich von Mallinckrodt 1459–68
- Andreas Pepler 1468–73
- Johannes II.a Bertkow 1473–85
- Dietrich V.a Hake 1485–98
- Johannes III.a von der Rope 1499–1505
- Gerhard Schrove 1505–13
- Johannes IV.a Duesborg 1513–14
- Christian Bomhower 1514–18
- Johannes V.a Blankenfeld 1518–27
- Johannes VI.a Bey 1528–43
- Jodokus von der Recke 1544–51
- Hermann II.a Wesel 1552–60
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pihlajamaki, Heikki. (2017-01-19). Conquest and the Law in Swedish Lavonia. Brill, 24 or..
- ↑ Selart, Anti. (2015). Livonia, Rus' and the Baltic Crusades in the Thirteenth Century. Leiden/Boston: BRILL, 127–170 or. doi: . ISBN 978-90-04-28475-3..