Dorre (Elortzibar)
Dorre | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′00″N 1°35′44″W / 42.73333°N 1.59556°W |
Demografia | |
Biztanleria | 288 (2020) |
Dorre Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 213 biztanle zituen.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorre Noain Elortzibar udalerriaren ekialdean dago, A-21 autobidearen hegoaldean. Herri mugakideak honakoak dira: Imarkoain mendebaldean, Zabalegi ekialdean, Ezperun hegoaldean, eta Zulueta ipar-ekialdean.
Elortz ibaiak zeharkatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorre, petxa ordaintzen zuen jaurerria izan zen Erdi Aroan. 1835 eta 1845eko udalerrien berregituraketa burutu baino lehen, herria diputatu batek eta herritarren artean aukeratutako erregidore batek zuzentzen zuten.
XIX. mendean 1.200 errealeko zuzkiduradun eskola zeukan. Pixkanaka Iruñerriko hazkunde demografiko eta hirigintzak eragina izan du eta biztanleria etengabe hasi da XXI. mendearen hasieratik.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
88 | 91 | 106 | 110 | 127 | 137 | 205 | 213 |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San pedro eliza, Erdi Aroko jatorria duen eliza da. Nabearen zati bat XIII. mendekoa da, eta gainontzekoa XVI. mendean eraiki zuten, kanpaidorrea barne.
- Jauregia, bi dorre dituen XVI. mendeko jauregia, elizarekin batera antzinako eraikinetatik kontserbatzen diren bakarrak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrigunearen iparraldean kontzejuaren izen bera daraman industrialde txiki bat dago, A-21 autobidearen ondoan kokatua.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
---|---|---|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |