Dorrea (Tarot karta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorrea (Tarot karta)
Arkano Nagusi
Irudikatzen dudorre, Tximista eta Babelgo dorrea
Datu biografikoak

Dorrea (XVI) Taroten sorta tradizionalenetan hamaseigarren Arkano Nagusia edo triunfoa da. Karta hau jokoan nahiz igarpenean erabiltzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karta hau Deabruaren ostean dator agertzen den Tarot sorta guztietan, eta bat batean jazotako ezagutza garrantzitsu edo potentzialki suntsikorra den aldaketa batekin lotu ohi da. Pintatutako lehen karta sortatan, adibidez Visconti-Sforza tarotean ez da agertzen[1], eta karta-jokoetan erabiltzen diren sorta batzuetan ez da agertzen.

Karta guztiak gorde diren lehen tarot sortatan, Dorrea agertu ohi da. Diseinu eta izenak, ordea, oso aldakorrak dira. Minchiatean biluzik edo arropa gutxirekin dauden bi pertsona agertzen dira, sutan ari den eraikin bateko atetik ihesi. Belgikako tarotean eta Jacques Viévilleren XVII. mendekoan, karta La Foudre edo La Fouldre deitzen da, "Tximista", eta zehazki tximista batek jo duen zuhaitz bat agertzen da. Parisko Tarotan, XVII. mendekoa ere, Deabrua agertzen da danborrak jotzen, eta bere atzean agertzen da Infernuaren atea; hala ere La Fouldre izena mantentzen du. Marsellako Tarotak bi kontzeptuak batzen ditu, eta tximista batek jo duen dorre bat agertzen da, goiko aldea erortzear duena. Bi gizon agertzen dira bertatik erortzen, kolore anitzeko bolen zelai baterantz[2]. Pamela Colman Smithen bertsioa Marsellakoan oinarritzne da, bi suzko mihirekin hebreerazko yod letraren formarekin bolen ordez[3].

Azalpen ugari eskaini dira karta honen irudiak azaltzeko. Adibidez, baliteke erreferentzia bat izatea Babelgo dorreari, non Jainkoak gizakiak Zerura iritsi nahi zuen dorre bat suntsitzen duen[4]. Bestela, Jesus infernuetara jaistea ere adierazten duela idatzi da, Erdi Aroaren amaierako liturgian maiz kontatzen zen drama; teoria honen arabera, Jesukristok Infernuaren atea joko luke. Minchiateko bertsioan Adam eta Eva izango lirateke Edenetik kanporatuak.

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrearen interpretazioan kartomantzian arriskua, krisia, bat-bateko aldaketa, suntsiketa, gorengo jakintza lortzea eta askapena aipatzen dira[5]. Rider-Waite sortan Dorrearen gainean koroa agertzen da, materialismoaren aipamen bat, merke erosi dena.

Dorrea Marte planetarekin lotu ohi da astrologian[6].

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Butler, Bill. (1975). Dictionary of the Tarot. New York : Schocken Books ISBN 978-0-8052-0559-6. (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  2. (Ingelesez) Huson, Paul. (2004-05-26). Mystical Origins of the Tarot: From Ancient Roots to Modern Usage. Inner Traditions / Bear & Co ISBN 978-0-89281-190-8. (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  3. Robert Michael Place. (2005). The tarot. Jeremy P. Tarcher/Penguin ISBN 978-1-58542-349-1. (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  4. «The Tower Tarot Card Meaning in Readings: Failure» www.tarotcardmeanings.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  5. (Ingelesez) Greer, John Michael. (2003). The New Encyclopedia of the Occult. Llewellyn Publications ISBN 978-1-56718-336-8. (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  6. «Skyscript: Mars in Myth & Occult Philosophy By David McCann» www.skyscript.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]