Dortoka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dortoka
Florida Box Turtle Digon3 re-edited.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Ordena Testudines
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
Banaketa mapa
World.distribution.testudines.1.png
Datu orokorrak
Iturria tortoise shell Itzuli

Dortokak narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.

Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 214 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.

Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.

Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortoken eskeletoaren ezaugarririk garrantzitsuena da hauen bizkarrezurraren parte handi bat oskolaren bizkarraldeko aldera itsatsita dagoela. Eskeletoak egiten du kaxa-torazikoaren bidezko arnasketa ezinezkoa izatea, eta, beraz, beste era batera egiten da. Izan ere modifikatutako muskulo abdominalen kontrakzioen bidez egiten da.

Dortoken ahorari dagokionez, esan beharra dago hotzik ez duten arren, euren masailezurra estaltzen duen moko korneoa dutela, hegaztienarena antzekoa dena. Beraz, hortzik ez izateak ez du esan nahi elikatzeko arazorik izango dutenik, euren mokoa hain gogorra baita ezen nahi duten guztia txiki dezaketen. Euren oskola nahiko bereizgarria da, euren organorik garrantzitsuenak babesteko erabiltzen baitute, eta bertan ezkuta ditzakete euren burua, hankak eta buztana[2].

Narrasti guztiak bezala, dortokak animalia endotermikoak dira, eta honek esan nahi du euren aktibitate metabolikoa kanpoko edo inguruneko tenperaturaren arabera aldatuko dela. Dortokek euren azala aldatzen dute, baina, muskerrek eta sugeek ez bezala, nahiko motel egiten dute. Horretaz gain, oskola-ezkutuak ere aldatzen dituzte, eta hau indibidualki eta, itxuraz, determinatutako ordenik gabe.

Arrautza mota eta enbrioiaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainerako narrastien zein hegaztien arrautzak bezala, dortoken arrautzak ere mintz batek babesten ditu, albumenez eta kutikulaz egindako hiru azalez osatua. Dortoken arrautzek bereizketa mintz pare bat ditu: albuminazko azal lodi bat eta oskol kareduna. Arrautzak lurrean jartzen dituzte eta baldintza naturaletan inkubatzen dira, tenperatura, hezetasun eta egoera klimatologikoaren menpe. Faktore hauek ezinbestekoak dira enbrioia ondo egin dadin eta bizirik iraun dezan, arrautzaren garapenaren prozesu osoan zehar orokorrean. Arrautzaren gorringoa edo animalia poloa eta polo begetala banaturik daude eta arrautz honen kasuan, soilok banatzan da hiru geruza anbrionarioak sortzeko. Dortoken garapena, ugalketa baino lehen gertatzen dena, bereizketa zelular bat jasaten du disko-formakoa izateagatik bereizten dena, blastodermo bat sortuz. Blastodermo honek bidea irekiko dio hiru geruza germinalen garapenari, ondoren enbrioiaren sorpena bideratuko dutenak. Garapen biologiaren teknika aurreratuei esker edozein geruza germinalen jarraipen mapa zelularrak lor daitezke. Hauetan, ehun zelular bat jarrai daiteke edozein geruza germinalean eta hura osatzen duten zelulen osaketaren arabera, zehaztu daiteke zein ehun eratuko den. Dortoketan hurrengoak ditugu:

  • Ektodermoa: epidermisaren eraketa, burmuina, neuronen gandorra, bizkarrezurra.
  • Mesodermoa: muskuluen eraketa, bihotza segmentuak sortzen dira eta oskola.
  • Endodermoa: digestio-hodiaren eraketa, gibela eta hesteak.

Dortoken taldeko organismoen oinarrizko ezaugarria da orno torazikoen garapen luzatua, oskola sortuz. Garapen hau organismoa enbrioi bat denetik hasten da, hori dela eta, anbrioiaren beraren garapena oinarrizkoa da organismoaren gorputz-garapenerako behin arrautzetik atera denean. Dotoken enbrioiek kaltzio asko jasotzen dute, osifikazioan erabili ohi dena, arrautzaren azalaren barneko zatian topatzen dena. Honi esker, geruza eskeletikoen garapen handia izaten laguntzen die, oso garrantzitsua dena, izan ere, dortokak gehienbat hezur-egituraz estalita. Enbrioiek, bere metabolismoari esker, arnasketa-gasak botatzen dituzte. Hauek, hedatze prozesu baten bidez poroetatik zabaltzen da arrautzaren oskolera zuntzen arteko tarteetatik arrautzaren mintzetatik. Hau ezinbestekoa da enbrioiaren arrautz barrukon garapenerako, gas hauek arrautz barruan pilatuz gero, enbrioiaren heriotza eragin dezaketelako, mintzak puska ditzaketelako enbrioia guztiz garatu aurretik. Enbrioien metabolismoa tenperaturareneta zein baldintzatan hazten diren  araberakoa da, organismo ektotermiko gehienen arabera. Familia honetako edozein espezietan ez dago tenperatura jakin bat enbrioiaren garapenerako, ikerketa berrietan planteatu da ordea, tenperatura oinarrizko elementua dela enbrioiaren sexua determinatzeko. Bide honetatik, tenperaturaren arabera, ar eta emeen arteko tasa dsberdinak aurkitu dira. Modu berean, tenperatura egokitik aldentzen den enbrioiak anomaliak jasan ditzake bere garapenean, baita heriotza ere.

Oskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tortoise-Hatchling.jpg

Oskola bi zatitan banatzen da:

  • Bizkarraldea: goiko aldeko zatia da; plakez banatutako bost ilarak osatzen dute; zentrala edo neurala, erdian, alboetan aldeko ilarek inguratuta, hauek bazterretako ilaretaz daude inguratuta.
  • Plastroia: oskolaren beheko zatia da, zati bentrala.

Dortoken oskolaren egitura, forma eta kolorea desberdina da batetik bestera. Barne aldeko hezur-plaka lodiek osatzen dituzte, dermisaren osifikazioak, ornoetara eta sahietz-hezurretara lotzen direnak. Trionychidae familiako dortokak salbuespen bat dira, izan ere, oskola osatzen duten plakak txikiak eta kartilaginosoak baitira (kaltzioan aberatsa). Hezur-plaka hauetan hurrengo estalkietako bat zabaltzen da:

  • Bereziki sendoa den azala, ia larrukara (larruaren antzekoa).
  • Keratinazko plaka korneak, narrastien ezketekin konpara daitezkeenak.
  • Hezur-ezkutuak geruza kornea fin batek eztaltzen dituena, arinki kaltzifikatuak (hau bakarrik lurreko dortoken kasuan, Testudinidae familiakoa).

Larruazaleko estaldura duten dortokek oskol biguneko dortokak dira (Trionychidae familiakoak). eta txerri sudurreko dortoka (Carettochelys insculpata). Itsas dortoka lautea ere (Dermochelys coriacea) lurrazaleko estalkia du, baina hainbat hezur-laminarekin indartuta. Gainerako dortokek ezkutu keratinosoz osatutako estalkia dute, hezur-plakaz osatua. Plaka hauek ez dira kantitatean, kokapenean ezta tamainan bat etortzen gainerako ezkutuekin, oskol mota honi sendotasuna eta zurruntasuna ematen diona.

Biologia eta ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tortoise portrait.JPG

Dortoken metabolismoa oso motela da, eta, batzuk ur-espezieak direnez gero, oso denbora luzea egon ahal dira arnasik egin gabe. Euren hibernazioari dagokionez, esan daiteke espezie-mota hauek guztiek aldizka hibernatzen dutela.

Hauen elikadurari erreferentzia eginez, esan beharra dago lur-espezieak diren batzuk begetarianoak direla, beste batzuk orojaleak diren bitartean. Azken hauek zizareak, bareak eta barraskiloak jaten dituzte, eta, bestalde, ur- espezieak koralez, algez, eta moluskuez elikatzen dira.

Dortoken ugalketa obiparoa da eta inkubazioa eurek lurrean sortzen dituzten habietan egiten da. Beste animalia askok baino askoz bizi-luzera luzeagoa dute, eta, bizi-luzerarik luzeena izan duen dortoka Harriet dortoka izan zen, 175 urte bizi zituena (1830. urtean jaio eta 2006ko ekainaren 25ean hil zena).

Beste alde batetik, esan beharra dago dortoka mota ugari dagoela, izan ere lur-, ur- eta ur gezako dortokak daude. Normalean egoten diren lekuak dagokionez, badaude, alde batetik, euren bizitzaren denbora luzea uretan pasatzen dutenak, eta, bestetik, uretik kanpo pasatzen dutenak. Lur-espezieek hatzamarrak dituzte, eta, uretakoak, aldiz, euren gorputz-adarrak hegal bihurtuta dituzte, edo azal batez lotutako hatzamarrak.

Jatorria eta eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortokekin erlazionatutako lehen organismoa Eunotosaurus-a da, oso saihets-hezur zabalak zituena. Lehenago, Pappochelys-a agertu zen, gaur egungo dortoken saihets-hezurren antzekoak direnak zituena, baina guztiz berdinak ez zirenak.

Dortokarik zaharrena Odontochelys izenekoa da, duela 220 mila urte Asian bizi izan zena. Honegatik esan daiteke dortoka narrastirik zaharrenetako bat dela, muskerrak eta sugeak baino askoz zaharragoak. Dortoka mota hau ur-espeziea zen eta gaur egungo dortoken saihets-hezurren antzekoak direnak zituen, baina askoz oskol primitiboagoa zuen. Jarraian Proganochelys-a agertu zen, Eurasian duela 210 milioi urte bizi izan zena. Hau ere dortoka primitiboa zen, zeren eta gaur egungo dortokek duten oskolaren antzekoa zuen arren, oraindik zituen hortzak, eta ezin zituen burua, buztana ezta hankak oskolaren barruan sartu; baina, hala eta guztiz ere, hauek arantzez babestuta zeuden.

Jatorriz, dortokak lurreko animaliak ziren, baina euren sorketatik 100 milioi urte pasa eta gero, batzuk ur-espezieak izatera pasatu ziren, eta, 50 milioi urte geroago, itsas-espezieak izatera. Beraz, esan daiteke itsas-dortoken eboluzioak 80 milioi urte iraun zituela. Hauek izan dituzten aldaketa ugariengatik, nahiko zaila izan da betidanik dortoka-taldeak zehaztea; izan ere banaketa bat baino gehiago baitzegoen.

Beste alde batetik, esan daiteke animalia hauek beti izan direla kaleko animaliak, gizakiekiko inolako loturarik izan ez dutenak (bizirauteko laguntzari erreparatuz). Hala eta guztiz ere, denbora igaro ahala, dortokak etxeko animaliatzat hartzen hasi dira, eta, gaur egun, ez litzateke arraroa izango etxean dortoka bat izatea. Honek ez du esan nahi dortoken izaera aldatu denik, hauek kaleko animaliak izaten jarraitzen baitute, baina, dortoka bat jaiotzen denetik etxe baten barruan izanez gero, honek bere jarrera moldatuko du, ez baitu beste aukerarik[3].

Dortoka aipagarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, dortoka mota aipagarretako batzuk dira hurrengoak[4]:

Itsas dortoka: quelonidoen familiakoa da, 2m inguruko luzera du eta 100-150kg pisatu ohi ditu eta haragijalea da.

Dortoka berdea: itsasoan bizi da, 1,5m luze izan daiteje eta 200kg pisatu. Berdea da jarraitzen duen elikadura dela eta, algez osatua.

Laute dortoka: dortoka motarik handiena da, 2m luze izan ditzake eta 600kg. Aurkitu den arrik pisutsuena 916kg-ra heldu zen.

Dortoka zuria: Dermatemydidae familiakoa da. Tabaskoko estatuko ikurra da, 65cm izan ditzake bere oskolak. Horrela, bere haragia jateko bilatu izan dira denbora luzean. Hauen skola grisa da.

Dortoka mediterranearra: eremu menditsuetan eta landarerian topa daitezke. Espanian Kantalunian eta Balear Irletan soilik topa daitezke askatasunean. 20cm inguruko luzera dute.

Dortoka labainkorra: espezie komunenetarikoa, eta hainbat subespezie ditu. Orokorrean ur geza dagoen edozein eremutan bizi daitezke (lakuak, zingirak, ibaiak…), ur gazia ere jasan dezakete puntu jakin bateraino.

Dortoka ausikilaria: dortoka muskerra izenaz ere ezaguna da. Ur ugari dagoen eremuetan bizi ohi da. 40-50cm inguruko luzera du. Gauez elikatzen da eta haragijalea da.

Dortoka errusiarra: dortoka honetan aipagarria da oskolaren kolorea. Orban beltz edo marroietatik kanpora eredu bat jarraitzen dute koloreek, normalean kanela koloretik, oliba-berdera pasatzen da.

Dortoka ezkutua: aipagarria da ez dituelako hankak eta burua oskol barruan sartzen orokorrean dortokek egiten duten moduan, hauek gorputzaren albo batera mugitzen dituzte.

Lora Dortoka: itsas-dortoken artean txikiena da. 100kg pisa ditzake eta 91,44cm luze izan daiteke gehienez.

Malacochersus tornieri 3zz.jpg


Dortokak munduko kulturetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura popularrean dortokak askotan definitzen dira izaki jasanbera, jasankor eta jakintsu gisa. Hauen bizitza luzea, mugimendu motelak eta itsura zimurtua dela eta, bizitza-luzeraren eta baretasunaren ikur bihurtu dira munduko hainbat kulturatan zehar. Gaienra, munduko mitologietan garrantzi handia du eta askotan, beren bizitza-luzera dela eta, sorkuntzaren mitoekin lotzen dira edo itsas-biologiaren zein ekologismoaren ikurtzat hartzen dira. Esoporen alegia esagunenetariko bat da Dortoka eta Erbia, honetan, erbiari irabazteko dortokaren pazientzia nabarmentzen da. Erromatarrek dortoka izendatu zuten babes-osaketa bat, hauen oskola emulatzen zuena. Osaketa honetan, ezkutuek soldaduak gainetik babesten zituen. Bide honetatik, Erdi Aroko makina bat ere dortoka izendatu zuten.

Txinan, dortokaren izaera tradizionalean (龜) suge baten burua erakusten du,erdiko ezkerreko paretan hankak agertzen dira, eskuman oskola eta behean buztana. “Zeremonien Liburuaren” arabera, errinozeroa, fenixa, dortoka eta dragoia espirituaren lau entitateak dira.

Dortoken oskolak Shang dinastian erabiltzen zituzten txinatarrek igartzapenerako eta txinatar batzuk uste dute bere idazkera dortoken atzeko zatian dauden seinaleetatik hartu zela.

Dortokak askotan jartzen dira hilobi-monumentuetan Txinan. Kondairak esaten du zeruko tenpluko egurrezko zutabeak, Beijingen, bizirik zeuden dortoken oskoletan egin zirela, izan ere, uste zen animalia hauek 3000 urte baino gehiago bizitzeko gai zirela uste omen zuten, janaririk ezta urik gabe eta botere magikoa omen zuten egurra ez usteltzeko.

Japoniar sinesmen tradizionalen arabera, dortokek bizi-luzaera infinitioa, paradisua eta zorte handia irudikatzen dute; eta, horretaz gain, Kumpira irudikatzen zuen, itsas herriaren Jainkoa. Gainera, Japoniako artea dortokaren oskolaren hexagono forman oinarrituta dago, eta, ondorioz, honegatik da bertako arropa tradizional askotan hexagono irudiak aurkitzen direla

Indiako mitologian uste da mundua dortoka baten oskolan ikus daitekeela, zehatz mehatz, dortokaren gainean dauden lau elefanteen gainean. Gauza bera gertatzen da Indiako Akupara sinesmenean, ezberdintasun batekin; honetan ez dagoela elefanteek dortokaren oskolan. Bertako beste kultura askotan ere goraipatzen da dortokaren irudia, leku bakoitzean era batean, baina beti komunean izanda dortoka dela bai itsasoa bai lurra bai zerua babesten duena.

Beste alde batetik, Ipar Amerikako mitoetan dortoka animalia sakratua da ere bai, kasu honetan munduaren jabea era batean edo bestean delako, adibidez Cheyenne tradizioan eta Mohawk-an ere bai. Horretaz gain, Polinesian ere garrantzia handia dauka dortokak, hau errepresentatzen zuten markak gorputzean izatea ondo ikusita baitzegoen, eta hau gerrarekin erlazionatuta zegoen. Izan ere, dortokak jainkoen itzalarekin baita ozeanoen Jaunarekin lotuta zeudela uste zuten.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subordena Paracryptodira

Subordena Cryptodira

Subordena Pleurodira

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Archelon-Enchanted Learning Software Enchantedlearning.com . Noiz kontsultatua: 2009-03-14 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Reportajes y fotografías de Tortugas en National Geographic» www.nationalgeographic.com.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-22 .
  3. (Ingelesez)  Tortupedia.com – Enciclopedia de Tortugas . Noiz kontsultatua: 2019-05-22 .
  4. (Ingelesez)  Tortugas | Wikifaunia, tu enciclopedia de animales . Noiz kontsultatua: 2019-05-22 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dortoka Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: dortoka .