Dory

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dorya edo Dorua (grezieraz δóρυ), lantza mota bat zen, ez oso astuna, xabalina baten antzera jaurti zitekeena. Hoplita soldaduen armarik garrantzitsuena zen eta bi metro t´erdiko luzera zuen zurezko pertika batetaz osatuta zegoen, mutur batean, metalezko punta fin eta zorrotz bat zuelarik eta, bestean, kontrapisu bat, hau ere, puntaduna, lurrean erorita zegoen etsaia errematatzeko.