Dosa (janaria)
| Dosa (janaria) | |
|---|---|
| pancake (en) | |
| Materialak | arroza |
| Historia | |
| Jatorria | Hegoaldeko India |
| Jatorrizko herrialdea | India |
- Artikulu hau janariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dosa».
Dosa disko formako errezeta laua da, arroz eta babarrunen nahasketa erdilikido hartzituarekin egiten, espeziak gehitzen, eta beroari trinkotasuna ematen diona. Indiako sukaldaritzako plater tipikoa da, batez ere herrialdearen hegoaldekoa.[1]
Fonetikoki, hitza dóse gisa ahoskatzen da zehazkiago, edo batzuetan dósai; hala ere, transkripzio dosa da ezagunena eta Indiako sukaldaritzaren industriak zabal onartu duena. Askari mota hau koipe gutxikoa da eta karbohidrato eta proteina ugari ditu.[2] Indiako hegoaldean gosarietako elementu tipikoa da.
Masala dosa (kannadaz: ಮಸಾಲೆ ದೋಸೆ, masāle dōsey) patata frijituak, tipula eta espeziak gehitzen zaizkion dosa bat da.[3] Masala dosaren aldaera bat, mysore masala dosa deitua, kokozko eta tipulazko chutneyekin zerbitzatzen dute. Bangaloren, masala dosa gainazalean emandako chutney gorri batekin zerbitzatzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Achaya, K. T.. (2003ko azaroa). The Story of Our Food. Universities Press, 80 or. ISBN 81-7371-293-X..
- ↑ (Ingelesez) «Dosa recipe» tasty-food.in 2023-7-9.
- ↑ (Ingelesez) Ramnath, N.S.. (2010/12/16). «American Dosa» Forbes.