Edukira joan

Douglas Mawson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Douglas Mawson

Bizitza
JaiotzaShipley (Mendebaldeko Yorkshire)1882ko maiatzaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
 Australia
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaBrighton (en) Itzuli1958ko urriaren 14a (76 urte)
Hobiratze lekuaSt Jude's Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Francisca Adriana Mawson (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSydneyko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaEdgeworth David
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, geologoa eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Adelaideko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Australian Academy of Science (en) Itzuli

Find a Grave: 48061826 Edit the value on Wikidata

Douglas Mawson OBE, FRS, FAA (Shipley, Yorkshire, Ingalaterra, 1882ko maiatzaren 5a - Brighton, Hego Australia, 1958ko urriaren 14a) geologo eta ingeles jatorriko Antartikako australiar esploratzaile ezaguna izan zen. Roald Amundsen, Robert Falcon Scott eta Ernest Shackleton bezala, Mawsonek espedizio garrantzitsu bat agindu zuen Antartikako esplorazio garai heroikoan. Jasotako sarien artean, azpimarratzekoak dira Sir-ekoa eta Britainiar Inperioaren Ordenakoa; "Australian Academy of Science-ko" eta Royal Society-ko kide izan zen.

Shipley-n (Yorkshire, Ingalaterra) jaio zen eta Robert Ellis Mawson-en, jantzi merkatariaren, eta Margaret Annquan-en bigarren semea izan zen. Bi urte zituenean (1884) familia Rooty Hill-era joan zen, Sydney-tik gertu (Australia). Sydneyko "Fort Street Model School" eskolan ikasi zuen eta, geroago, Sydneyko Unibertsitatean, 1899tik 1902ra bitartean, meatzaritza ingeniaritzan lizentziatuz.[1]

1907an, Mawson geologo gisa parte hartu zuen Ernest Shackleton-ek zuzendutako Antartikako espedizio britainiarrean. Bere aholkulariarekin eta lagunarekin, Edgeworth David geologoarkin ere, Erebus mendiaren lehenengo igoeran parte hartu zuen. Geroago, Hego polo magnetikora iritsi zen lehen taldeko kide izan zen, lidergoa hartuz oso itzulera arriskutsuan.

Mawsonrek bere espedizioa zuzentzea erabaki zuen, australiar espedizioa Antartikara, Jurgi V.aren Lurrera eta Adelia Lurrera zuzendu zuen, Australiako hegoaldean dagoen Antartikako zati batean, garai hartan guztiz esploratu gabe zegoena. Azterketa geografikoa eta hainbat ikerketa zientifiko egin zituzten, eta hego polo magnetikoa bisitatzea ere bai.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere omenez, esploratzen ibili zen Antartikako kostaldeen aurrean dagoen itsasoak gaur egun bere izena hartzen du, Mawson itsasoa, kostaldeko beste zati bat bezala, Mawson itsasertza, Lankidetzaren Itsasoak bainatuta. Gainera, Antartikako basetako bat, Mac. Robertsonen Lurrean dagoen Australiako base iraunkorrak ere bere izena du, Mawson basea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]