Downing Streeteko Adierazpena
| Downing Streeteko Adierazpena | |
|---|---|
| Mota | adierazpena nazioarteko ituna |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Data | 1993ko abenduaren 15a |
| Parte-hartzaile | |
Downing Streeteko Adierazpena, irlanderaz: Dearbhú Shráid Downing eta ingelesez: Downing Street Declaration, 1993ko abenduaren 15ean, Erresuma Batuko John Major lehen ministroak eta Irlandako Errepublikako Albert Reynolds taoiseach edo lehen ministroak 10 Downing Streeteko Britainiar Lehen Ministroaren Bulegoan elkarrekin batera burututako adierazpena izan zen.
Adierazpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honetan, bi aldeek Irlandaren autodeterminazio eskubidea onartzeaz gain, Ipar Irlandako lurraldea Erresuma Batutik banandu eta Errepublikarekin bategitekoa ere bai, betiere Ipar Irlandako biztanlegoaren gehiengoa batasun horrekin ados balego.
Bestalde, "irlandar dimentsioa" deritzon perspektibaren barnean, Irlandako uharteko Herriak Iparraldea eta Hegoaldearen arteko arazoak elkarren arteko adostasunaren bidez konpontzeko eskubidea bertako herritarrek bakarrik zutela.
Azken aldarrikapen hau, gerora Ostiral Santuko Hitzarmenaren puntuetako bat bilakatuko zen, eta irlandar errepublikazaleek konponbide negoziatu baten aldeko joera positibo bat izateko aldaketa eragiteko gakoa izan zen. Elkarrekin egindako adierazpenak gobernuak konponbide konstituzional baketsu bat bilatzera derrigortu eta talde armatuekin lotura zuten alderdiek (tartean, Sinn Féin) elkarrizketetan parte hartzea ahalbideratu zuen, betiere bortizkeriaren erabilera utziz gero.