Downing Streeteko mortero erasoa
| Downing Streeteko mortero erasoa | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | atentatua mortar attack (en) |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Data | 1991ko otsailaren 7a |
| Kokaleku | 10 Downing Street |
| Estatu burujabe | Erresuma Batua |
| Koordenatuak | 51°30′13″N 0°07′41″W / 51.5036°N 0.1281°W |
| Parte-hartzaile | |
| Helburu | John Major |
| Pertsona hilak | 0 |
| Pertsona zaurituak | 4 |
Downing Streeteko mortero erasoa, 1991ko otsailaren 7a, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Erresuma Batuko Londres hiriburuan Behin-behineko IRAk 10 Downing Street kaleko Britainiar Lehen Ministroaren egoitzaren aurka burututako mortero bidezko atentatua izan zen.
Atentatuaren helburua egun hartan Golkoko Gerrari buruz eztabaidatzeko bertan bildutako John Major lehen ministroa eta bere gaboneteko kideak hiltzea izan zen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadaren amaieraldera Behin-behineko IRAren Goi Buruzagitzak Downing Streeten aurkako atentatua burutzeko erabakia onartu zuen. Ondorioz, bi IRAkide Irlandatii Londres hirira atentatua prestatu eta burutzeko asmoz bidaiatu zuten. Haietako bat morteroen traiektorian aditua zen eta bestea, IRAren Belfasteko Brigadako kidea zena, haien ekoizpenean. IRAren unitate batek Ford Transit auto bat erosi eta garage bat alokairuan hartu zuen, hura gordetzeko. IRAren koordinatzaile batek morteroak egiteko lehergailua eta materiala eskuratu zizkien, eta unitateak autoari estalkiari zulo bat egin zuon, hartatik morteroak jaurtitzeko. Bestalde, unitatea Downing Street kalean dagoen Whitehall hiribidea ikuskatzen egon zen, morteroak jaurtitzeko toki egokiaren bila. Dena prest izan ondoren, 2 IRAkideak Irlandara itzuli eta atentatua burutzeko kidea egokiak baloratzen eta tentu handiz aukeratzen hasi zen, Britainiar Segurtasun Indarrek atentatua burutu airretik atxilotzeko arriskua ekidin nahi baizuten.
1990eko azaroan eta denon ustekabetako, ordurarteko Margaret Tatcher britainiar lehen ministroak bere kargua utzi zuen, halere IRAk atentatuatekin auurrera jarraitzea erabaki eta haren ondorengo John Mayor jomugatzat hartu zuen.
1991eko otsailaren 7ko goizeko 10:08ak aldera, IRAko lideek Ford Transit autoarekin Whitehall eta House Guards etorbidearen izkinara gidatu zuten, Downing Street kaletik 180 metrora, eta bertatik lehen ministroaren egoitzaren aurka 3 mortero jaurti zizkioten. Orduantxe, egoitzan John Mayor lehen ministroaz gain Douglas Hurd, Tom King, Norman Lamont, Peter Lilley, Patrick Mayhew, David Mellor, John Wakeham, Robin Butler, Percy Cradock, Gus O'Donnell eta Charles Powell politikariak eta Estatu Defentsako David Craig burua bildurik zeuden.
Hiru morteroek jomugan gutxigatik hutsegin zuten, bik Mountbatten Green lorategi eremuan eztanda egin zuten, Kanpo Harremanak eta Commonwealtheko Ministeriotik oso hurbil, eta hirugarrenak Downing Street atzeko lorategian, Britainiar Gobernuko kideak bildurik zeuden tokitik 27 metro eskasera. Haietako mortero bakar batek egoitzan jo.izan balu, Gabineteko kide guztiak hilko lituzke, aldiz, eztanda entzutean kideak beten buruak babesteko lurrera bota eta egoitzako lehioetako kristalak txikitu ziten.
Ondorioz, 4 pertsona zauritu ziren.
Ondorena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin-behineko IRAk Dublindik bidalitako mezu batean atentatua aldarrikatu zuen: “Britainiar Gobernuak honakoa ulertu behar du, Sei Konderrietako [Ipar Irlanda] irlandarrak Britainiar Agintearen menpe bizitzera derrigortuak diren bitartean, Britainiar Gabinetea bunkerretan bildu beharko duela”.
Aldiz, John Mayorrek zera adierazi zuen, ”Terrorismoak ezingo du hura garaitzeko gure borondatea garaitu. IRAren historia atal guztietan porrot bat da, eta gaur ere porrot hori agerian gelditu da. Terrorismoak demokraziak ezin ditzazkela kikildu ikasteko garaia badu, eta mespretxuz tratatuko dugu”.
