Edukira joan

Dracaena cinnabari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dracaena cinnabari
Ale bat Diksameko goi-ordokian
Irudi gehiago
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAsparagaceae
GeneroaDracaena
Espeziea Dracaena cinnabari
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdragon's blood (en) Itzuli

Dracaena cinnabari, Sokotrako drago-zuhaitza edo dragoi-odolaren zuhaitza, Yemengo Sokotra uhartedian, Arabiako itsasoan kokatuta dagoen drago-zuhaitz bat da. Zuhaitzek sortzen duten odol-antzeko izerdi gorriaren koloreagatik du izena[1]. Yemengo zuhaitz nazionaltzat hartzen da[2].

Antzeko itxurako zuhaitz bat, dragoa (Dracaena draco), Kanariar uharteetan hazten da, Socotratik 7000 km baino gehiagora.

D. cinnabariren lehen deskribapen zientifikoa 1835ean egin zen Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako Wellsted tenienteak zuzendutako Socotrako ikerketa batean. Lehenik Pterocarpus draco izena eman zioten, baina, 1880an, Isaac Bayley Balfour botanikari eskoziarrak espeziearen deskribapen formal bat egin, eta Dracaena cinnabari izena eman zion. 60 eta 100 Dracaena espezie artean, D. cinnabari zuhaitz gisa hazten diren sei espezieetako bat da[3].

Sokotrako beste landare batzuekin batera, D. cinnabari Tetis-en floratik datorrela uste da. Mio-Pliozenoko Laurasiako baso subtropikalen aztarnatzat hartzen da; baso horiek ia desagertuta daude ipar Afrikako basamortutze zabalaren ondorioz[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «World's Unique Places To Visit» Forbes (kontsulta data: 2025-05-12).
  2. "National tree of Yemen | Symbol Hunt". symbolhunt.com. 28 December 2020. Retrieved 29 September 2023.
  3. (Ingelesez) Adolt, Radim; Pavlis, Jindrich. (2004-01-01). «Age structure and growth of Dracaena cinnabari populations on Socotra» Trees 18 (1): 43–53.  doi:10.1007/s00468-003-0279-6. ISSN 1432-2285. (kontsulta data: 2025-05-12).
  4. Attorre, Fabio; Francesconi, Fabio; Taleb, Nadim; Scholte, Paul; Saed, Ahmed; Alfo, Marco; Bruno, Franco. (2007-09-01). «Will dragonblood survive the next period of climate change? Current and future potential distribution of Dracaena cinnabari (Socotra, Yemen)» Biological Conservation 138 (3): 430–439.  doi:10.1016/j.biocon.2007.05.009. ISSN 0006-3207. (kontsulta data: 2025-05-12).
  • Eggli, U. (2001) Illustrated Handbook of Succulent Plants: Monocotyledons. Springer-Verlag, Berlin.
  • Pearson, J. (2002) Dragons blood. The Horticulturalist, 11(2): 10–12.
  • Attorre, F., Francesconi, F., Taleb, N., Scholte, P., Saed, A., Alfo, M. and Bruno, F. (2007) Will dragonblood survive the next period of climate change? Current and future potential distribution of Dracaena cinnabari (Socotra, Yemen)" Biological Conservation 138: 430-439.
  • Heywood, V.H. (1978) Flowering Plants of the World. Oxford University Press, Oxford.
  • Gupta, D., Bleakley, B. and Gupta, R.K. (2008) Dragon’s blood: botany, chemistry and therapeutic uses" Journal of Ethnopharmacology 115: 361-380.
  • UNEP-WCMC: Socotra Archipelago, Yemen «Socotra Archipelago Yemen» United Nations Environment Programme—World Conversation Monitoring Centre 2007-08 (kontsulta data: 2016-11-28).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]