Drahomíra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Drahomíra
Josef Mathauser - kněžna Drahomíra, kníže Václav a Ludmila (Drahomíra).JPG
erregeorde

Bizitza
Jaiotza 890 (egutegi gregorianoa)
Heriotza 934 edo 936 (44/45 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Vratislaus I, Duke of Bohemia Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Drahomíra Stodorrekoa (c. 877 edo 890 - 934 edo 936 ondoren hila) Bohemiako dukesa ezkontidea izan zen 915tik 921era. Premisliden Vratislaus I.a Bohemiakoaren emaztea izan zen. Bohemiako Dukerriko erregentea izan zen 921etik 924ra, Wentzeslao I.a Bohemiakoa adinez txikikoa zen bitartean. Bere amagin arreba Ludmila Bohemiakoa erailketa kontratatzeagatik ezaguna da.

Amagin arrebaren hilketarekin Drahomirak boterea hartzen zuela ikusita, Henrike I.a Alemaniakoak agindui zuen boterea Wentzeslaori ematea. Drahomírak ez zuen nahi Wenceslaok boterea hartzea, bere amonak hezi baitzuen eta ez zegoelako ados jasotako hezkuntzarekin. Bere seme kuttuna Boleslau Bohemiakoa zen.

935an Boleslauk Wentzeslao anaia hil zuen eta Drahomira Kroaziara erbesteratu zen. Ohiturak dio gurdi batek harrapatuta hil zela, baina pertsonaiaren inguruko kondairak handiak dira, baita bere semeen arteko etsaitasuna bera piztu zuenarena edo paganismoaren alde egin zuenarena ere.