Drake (musikaria)
- Artikulu hau rap musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drake (argipena)».
Aubrey Drake Graham (Toronto, Kanada, 1986ko urriaren 24a)[1] rap abeslari, kantu-idazle, disko ekoizle, aktore eta ekintzaile kanadarra da.[2] 21. mendean diskorik gehien saldu duen musikarietako bat da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aita, Dennis Graham, Afro-amerikarra du, Memphisekoa (Tennessee, AEB), eta musikari gisa lan egindakoa da, bateria jotzen, besteak beste Jerry Lee Lewisekin.[3][4] Drake-ren ama, Sandra "Sandi" Graham (jaiotzez Sher), judu ashkenazi kanadarra da, ingeles irakasle eta lore-saltzailea.[5][6][7][8][9] Gaztaroan, Drakek heziketa judutarra izan zuen, eta Bar Mitzvah zeremonia egina du.[10][11][12][13][14] Naziotasun bikoitza dauka, Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.[15]
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Drakeren ospea telebistan hasi zen, Degrassi: The Next generation nerabeentzako telesailarekin, 2000ko hamarkadaren hasieran. 2007an telesaila utzi eta rap gaiekin egindako zinta batekin ekin zion musika ibilbideari.[16]
2018ko bere diskoaren lantzamendu eta sustapenak zeresana eman zuen[17]: Scorpion diskoa 2018ko uztaileko lehen astean argitaratu zen zenbait plataformatan (Spotify eta Google Music, adibidez). Eta handik egun batzuetara, erabiltzaile batzuek "eraldaketak" igarri zituzten. Susmoak izan ziren ea ekoizpen arazoa ote zen, edo nahita probatutako marketin teknika bat. Beste hipotesi bat izan zen musika banatzeko modu berria ireki zuela Drakek: kantuen bertsioak egiteko modu bat irekitzen zela aurrerantzean, baina ez beste talde batek egindako cover baten gisara, baizik eta artistak berak bere apeten arabera eraldatutako produktu bat bilakatuz[18].
Memeetako protagonista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Drake protagonista izan da Interneteko hainbat memetan. Bat oso ezaguna da "hau ez / hau bai" esateko modu bat, euskaraz ere izan duena adibideren bat edo beste[17]. Meme honek du jatorria 2015eko Drakeren Hotline Bling bideoklipean[19].
Artistarekin erlazionatutako beste meme ezagun bat da 'In My Feelings Challenge' delakoa[20], zeinean jendeak bideoak grabatu izan dituen, martxan dagoen auto batetik irten eta dantza egiten, Drakeren abesti bat etzuten den bitartean.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Thank Me Later (2010)
- Take Care (2011)
- Nothing Was the Same (2013)
- Views (2016)
- Scorpion (2018)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ https://www.vibe.com/2011/11/drake-his-mothers-influence-kanye-west-andre-3000-and-obama-being-fan/
- ↑ .
- ↑ a b «Diskoak kaleratzeko modu berriak: Drake eta Jaden Smith» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Ghoshal, Abhimanyu. (2018-07-06). «Drake pulled a Kanye and updated his latest album post-release» The Next Web (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
- ↑ «Drakeposting» Know Your Meme (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «People Are Jumping Out Of Cars To Do Drake's 'In My Feelings' Challenge» PopBuzz (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).