Dream Team

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dream Team (euskaraz Ametsetako Taldea) 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloi txapelketan AEBak ordezkatzeko NBAko izarrez osatutako taldea izan zen. Askorentzat, bai saskibali zaletu nahiz kirol esatarientzat, inoizko saskibaloi talde onena izan da, izan ere, 1980ko hamarkadan bigarren erdialdeko eta 1990eko hamarkadaren lehen urteetako NBAko jokalari onenak osatu zuten, alegia, munduko saskibaloi jokalari onenak zirenak, tartean Magic Johnson, Larry Bird, Michael Jordan, Charles Barkley, Scottie Pippen, Karl Malone, John Stockton eta abar. Selekzionatzailea Detroit Pistons taldeko Chuck Daly entrenatzaile beteranoa izan zen.

Talde hau osatzeko zeuden NBAko izar hautagaitza edo aukera oso zabala zenez, gaur egun kondaira edo izen mitikoak diren haietako asko kanpoan gelditu zirela, adibidez, Dominique Wilkins, Isiah Thomas, oso gaztea zen Shaquille O'Neal, Mark Aguirre eta beste ugari ere, aldiz beste batzuk urte gutxigatik erretiroa hartua zuten, Kareem Abdul-Jabbar eta Julius Erving kasu.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordurarte AEBtako sasbilaloi selekzioaren nagusitasuna erabatekoa izan zen, gainontzeko munduko selekzioei nahieran eta puntu kopuru erraldoeiengatik irabaziz, 1988. talde hau NCAA ligako jokalari unibertsitario profesionalez bakarrik osatua zegoen, NBAko jokalariei partaidetza galeraziz. Baina 1984tik aurrera AEBen nagusituna kinkan jartzen hasi zen, batez ere Sobietar Batasuneko saskibaloi selekzio nazionalak (Sabonis, Kurtinaitis, Tkatxenko eta Marčiulionis) 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi eta Jugoslaviako saskibaloi selekzio nazionala bikaina (Petrović, Divac, Radja, Kukoč, Perasović eta Danilović) AEBen mailara iritsi eta estatubatuarren nagusitasuna eztabaidan jarri baizuten. Hori, 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan Sobietar Batasunak urrezko domina eta Jugoslaviak zilarrezko domina lortu eta AEBetako selekzioa brontzezko dominarekin konformatu beharren aurkitu zenean frogatu zen.

1992ko Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina 1992ko Udako Olinpiar Jokoetarako FIBA nazioarteko federazioak ordurarteko araua aldatu eta NBAko jokalariei AEBetako selekzioan parte hartzea baimendu zien. Honek, berriro ere AEBtei bere saskibaloi nagusitasuna berreskuratzeko atea zabaldu zion, garai hartan NBAko estatubatuar jokalariak munduko gainontzeko jokalariekin alderatuz gero beste galaxia batekoak zirela baizirudien.

Aurreiragarpenek ez zuten hutsik egin, eta Dream Team taldeak 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan paseotxo bat balitz bezala gainontzeko selekzioei nahieran eta puntu kopuru handiak lortuz irabazi eta urrezko domina aisa bereganatu zuten. Finalean estatubatuarrei itzal piskat egin ziezaioken eta NBAko zenbait izar zituen (Petrović, Kukoč, Divac eta Radja) Jugoslaviako selekzioarekin lehiatu zen, baina estatubatuarrek jugoslaviarrak 117-85 eta 24 puntuko aldeaz erraz gainditu zituzten.

Taldekideen hautaketa polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dream Team taldea osatzeko jokalari kopuru mugatua eta NBAko izarren artean hautagai kopuru zabala zela eta, azkenean taldea osatu zutenen hautaketaren inguruan nolabaiteko polemika eta hika-mikak egon ziren.

Adibidez, Isiah Thomas, garaiko joko antzolatzaile onenetokoa zena, Detroit Pistons taldearen NBAko liga birritan irabazi zuen jokalaria Dream Team taldean ez egoteak AEBtako saskibaloi zaletuen artean hautsa ugari harrotu zuen. 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean Los Angeles Lakers eta Boston Celtics taldeen lehia mitiko eta estuen artean oinarrituz sartu zen Detroit Pistons taldeko Bad Boys (Mutil Gaiztoak) taldeko kidea izan zen, Bill Laimbeer, Joe Dumars, Rick Mahorn, John Salley, James Edwards, Vinnie Johnson, Dennis Rodman eta Mark Aguirrerekin batera. Euren joko fisiko eta maiz defentsa bortitzari esker Los Angeles Lakers eta Boston Celtics taldeek garaitzea oso zail izan zuten taldea bilakatu zen, hain zuzen ere, batzuen ustez Detroit Pistonsen joko oldarkor horrek eta Chicago Bulls taldearen aurka Jordani burututako defentsa oldarkorregiak Isiah Thomas Dream Team taldean aukeratu ez izanaren arrazoietako bat izango omen litzateke.

Bestalde, Christian Laettner jokalaria Dream Team taldeko jokalaria izateko adina maila ote zuen zalantzan jarri zen, askok Dream Team taldeko bi heren afroamerikarrak izatean beste jokalari zuri bat sartzeak hori orekatzeko azpijokotzat jo zuten. Polemika are eta gehiago auspotu zen, Laerttner eta Shaquille O'Neal gaztearen artean hautatzeko zalantzan egon zirela jakin zenean, izan ere, Laerttner jokalaria ona izanik ere, gerora ez zuen NBAan haregandik espero zen mailarik eman, aldiz, O'Neall NBAko historiako jokalari onenetakoa izatera iritsi zen.

Dream Team taldea osatzeko aukeraketako hautagaiak izan ziren beste jokalari batzuk Harold Miner, Jimmy Jackson eta Alonzo Mourning izan ziren.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko AEBtako saskibaloi selekzioa, Dream Team
Jokalariak Entrenatzailea
Pos. # Izena Adina Garaiera Pisua Taldea
HP 4 Laettner, Christian 22 2.11 m (6 ft 11 in) 107 kg (135 lb) Duke Blue Devils
P 5 Robinson, David 26 2.16 m (7 ft 1 in) 107 kg (135 lb) San Antonio Spurs
P 6 Ewing, Patrick 29 2.13 m (7 ft 0 in) 110 kg (240 lb) New York Knicks
H 7 Bird, Larry 35 2.06 m (6 ft 9 in) 100 kg (220 lb) Boston Celtics
H 8 Pippen, Scottie 26 2.01 m (6 ft 7 in) 95 kg (210 lb) Chicago Bulls
E 9 Jordan, Michael 29 1.98 (6 ft 6 in) 90 kg (198 lb) Chicago Bulls
E 10 Drexler, Clyde 30 2.01 m (6 ft 7 in) 101 kg (222 lb) Portland Trail Blazers
HP 11 Malone, Karl 28 2.06 m (6 ft 9 in) 116 kg (256 lb) Utah Jazz
A 12 Stockton, John 30 1.85 m (6 ft 1 in) 79 kg (175 lb) Utah Jazz
H 13 Mullin, Chris 28 2.01 m (6 ft 7 in) 98 kg (215 lb) Golden State Warriors
HP 14 Barkley, Charles 29 1.98 (6 ft 6 in) 110 kg (240 lb) Phoenix Suns
A 15 Johnson, Magic 32 2.06 m (6 ft 9 in) 100 kg (220 lb) Los Angeles Lakers
Entrenatzailea
Laguntzaileak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]