Edukira joan

Drino

Drino
Datu orokorrak
Garaiera128 m
Motaibaia
Luzera84,6 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak40°17′12″N 20°02′32″E / 40.2867°N 20.0422°E / 40.2867; 20.0422
UTC orduaUTC+01:00, UTC+02:00, UTC+03:00, Europa Erdialdeko Ordua, Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hidrografia
Arroaren azalera1.324 km²
Bokalea
()
Vjosa (en) Itzuli

Drino edo Drinos (albanieraz: Drino, grezieraz: Δρίνος) hegoaldeko Albaniako ibaia da, Vjosëren ibaiadarra dena. 84,6 km luzera du eta haren arroa 1320 km² ditu.[1] Greziako Ioanina eskualdeko ipar-mendebaldean du jatorria, Delvinaki herrixkatik gertu. Hasieran, bere ibilgua hego-mendebaldera doa, gero ipar-mendebaldera eta Albaniako muga zeharkatzen du Ktismatatik gertu. Ipar-mendebaldera jarraitzen du Gjirokastërretik eta Vjosëan amaitzen da, Tepelenëtik gertu.

Ibaiaren albanierazko izena Drino da, eta greziar izena, berriz, Drinos (Δρίνος). Hidronimoak, iliriar jatorrikotzat hartzen den Drin- sustraia du, iparraldeko Albaniako Drin eta Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen dituen Drina ibaietan ere agertzen da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Rivers of Europe» researchgate.net: 3..
  2. (Ingelesez) Demiraj, Shaban. (2006). The origin of the Albanians: linguistically investigated. Academy of Sciences of Albania, 146, 148−149 or. ISBN 9789994381715..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Albania
Artikulu hau Albaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.