Drombeg harrespila



Drombeg harrespila (ingelesez Drombeg Stone Circle) Corkeko konderriko kostaldean dagoen harrespila da, Glandore herrian dagoena. Irlandako monumentu megalitikorik bisitatuenetakoa da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
K.a. 945 - 830 urteen artean erabilia izan zela erakutsi du Karbono-14 bidezko datazioak.
Monumentua 1958an induskatu eta berriztu zen. Zirkuluaren erdian pote bat aurkitu zen, bertan erretako gazte baten gorpuzkinak aurkitu ziren barnean.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamazazpi harrik osaturiko zirkulua da, hauetatik 13 bakarrik kontserbatzen diren arren. Zirkuluak 9 metrotako diametroa dauka.
Mendebalderen dagoen harriak 1'9 metrotako altuera du. Badaude bi harri berezi ere, hauek 1'8 metrotako altuerakoak dira eta elkarren ondoan daude, "Atariko harriak" izena eman zaie.