Dromon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dromon
Gerraontzia eta belaontzia

Dromonak bizantziar itsasontzi mota bat ziren. Bere eraikuntza erromatarren lehenagoko liburna eta birreme ontzietan oinarritzen zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dromona arraunontzi luzea zen. Kroskoak ondo itxitako oholtza zuen bere luzeran, eta habe-egitura bat zabaltzen zen arraunlarien bankuak hartzeko. Alde bakoitzean bi arraun-lerro zeuden, eta ontzi batzuek 80 arraun izan zituzten. Arraun bakoitzean bi gizon aritzen ziren. 50 m-ko luzera artekoak eraiki ziren eta hauen tripulazioa 300 gizonez osatuta egon zitekeen.

Jatorriz, dromonak masta bat bakarra zeukan, baina pixkanaka haien kopurua hirura igo zen. Hasieran bela laukizuzena zen, baina geroago latinezko bela triangeluar batek ordezkatu zuen. Arma nagusia ur mailan egoten zen branka-ahari bat izaten zen plataforma altxatuetan kokatutako makinak astintzeko eta jaurtitzeko. Geroago, greziar sua erabiltzen hasi ziren dromonetatik. Gailu berezi bat erabiliz etsaien ontzietara jaurtitzen ziren hainbat substantzia sukoien nahasketa zela uste da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]