Droppin Wellgo atentatua
Droppin Wellgo atentatua | |
---|---|
![]() | |
Mota | bonba erasoa atentatu |
Data | 1982ko abenduaren 6a |
Kokaleku | Ballykelly |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Parte-hartzaileak | |
Pertsona hilak | 17 |
Pertsona zaurituak | 30 |
Droppin Wellgo atentatua edo Ballykellyko atentatua, 1982ko abenduaren 6an, Ipar Irlandako gatazkan zehar, INLAk Ballykelly udalerriko Droppin Well diskotekan burututako bonba bidezko atentatua izan zen, Derry konderrian.
INLAk Ipar Irlandako gatazka osoan zehar burututako eraso hilkorrena izan zen, eta diskoteka horretan atentatua egitearen arrazoia hurbileko Shackleton kosrteleko britainiar soldaduen aisialdi tokia izatea izan zen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INLAk bonba Derry hirian egin zuen. Atentatua burutu aurretik, INLAko unitate bateko kideak Dropping Well diskotekan zaintza eta ikuskapen lanetan jardun zuten, bertan britainiar soldadu gehien zein ordutan zen jakiteko asmoz.
Egun horretako arratsaldean INLAko kide batek diskotekan bonba utzi zuen, une hartan barnean 150 pertsona inguru zeuden, eztandak teilatua erautsi zuen. Gaueko 22:15ak aldera, bonbak eztanda egin eta 17 pertsona hil (11 soldadu eta 6 zibil) eta 66 zauritu ziren, gehienak horma eta adreilu gainera erortzearen ondorioz.
Ondorena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berehala Britainiar Armada eta poliziak atentatuaten egilea Behin-behineko IRA izan zitekela susmatu zuten, baina errepublikar erakunde armatu honek parte hartu izana ukatu zuen. Abenduaren 8rako, Britainiar Armadak atentatuaren egilea INLA izan zitekela aipatu zuen, IRAk atentatuetan zibilak ez hiltzeko ahalegin gehiago egiten zuelako.
Atentatuaten ondoren, Dominic McGlinchey INLAko buruak diskotekako arduradunei britainiar soldaduei bertara joatea eragozteko sei oharpen egin zizkietela aipatu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]