Duane Allman

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Duane Allman
Duane Allman.jpg
Bizitza
Jaiotza Nashville1946ko azaroaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Macon1971ko urriaren 29a (24 urte)
Heriotza modua istripua (trafiko istripua)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea gitarra-jotzailea, abeslaria, musikaria eta kantugilea
Genero artistikoa Southern rocka
Bluesa
Musika instrumentua gitarra
biolina
Diskoetxea Mercury Records
www.allmanbrothersband.com/

Duane Allman (Nashville, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko azaroaren 20a - 1971ko urriaren 29a) rock gitarra-jotzailea zen. The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat izan zen.

Gaztaroan, bere anaia Gregg eta biak "Allman Joys" taldea sortu zuten eta 1965an bere lehenengo singlea kaleratu zuten Spoonful izenekoa. Gero, taldeari "The Hour Glass" izena jarri zioten eta bi disko kaleratu zituzten baina ez zuten arrakastarik izan eta 1968an taldea desegin eta Floridara bueltatu ziren.

Wilson Pickettekin Hey Juderen cover bat grabatu zuen eta Atlantic diskoetxeak kontratatu zuen. Horrek, Aretha Franklin, Boz Scaggs eta King Curtis bezalako musikariekin lan egiteko aukera eman zion.

1969an, New Yorken, Butch Trucks bateria-jolea, bere anaia Gregg eta hirurak The Allman Brothers Band musika taldea sortu zuten eta izen bereko diska grabatu zuten.

1971ko urriaren 29an hil zen, 24 urterekin, errepide istripu batean, bere Harley-Davidson motorra gidatzen ari zenean.

2003an Rolling Stone aldizkariak Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrendan 2. postuan jarri zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. rollingstone.com - Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrenda


Biografia
Tennessee
Artikulu hau Tennesseeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.