Duarte Leite
| Duarte Leite | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1912ko ekainaren 16a - 1913ko urtarrilaren 9a ← Augusto de Vasconcelos - Afonso Costa →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Porto, 1864ko abuztuaren 11 | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Porto, 1950eko irailaren 29a (86 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea | ||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria, historialaria, kazetaria, diplomazialaria, matematikaria eta idazlea | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | Portuguese Republican Party (en) | ||||
Duarte Leite Pereira da Silva (Porto, 1864ko abuztuaren 11 – ibidem, 1950eko irailaren 29a) portugaldar historialari, matematikari, kazetari, diplomazialari eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1912tik 1913ra.
1885ean Matematikan graduatu zen Coimbrako Unibertsitatean eta Oportoko Akademia Politeknikoan irakasle izan zen 1886tik 1911ra. Aldi berean, A Pátria egunkariko zuzendaria izan zen. Historialari gisa bere artikuluen bilduma bat argitaratu zuen, Historia dos Descobrimentos izenekoa.
Portugalgo Lehen Errepublika aldarrikatu ondoren, Augusto de Vasconcelosen gobernuan Finantza ministro izendatu zuten Leite. 1912ko ekainetik 1913ko urtarrilera Portugalgo lehen ministro izan zen.
1914tik 1931ra Portugalgo enbaxadore izan zen Brasilen. 1925ean errepublikako presidente izateko hautagaitza aurkeztu zuen kongresuak egindako hautaketan.
Ezkerreko ideia errepublikanoekin beti leial, Leitek 1945etik 1948ra Batasun Demokratikoaren Mugimenduan parte hartu zuen, Portugalgo diktaduraren aurkako lehen erakundea izan zena.
