Dublin konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dublin konderria
County Dublin
Contae Bhaile Átha Cliath
Dublin.svg
Dublin crest.svg
Island_of_Ireland_location_map_Dublin.svg
Geografia
HiriburuaDublin
53°20′59″N 6°15′37″W
Azalera921
MugakideakMeatheko konderria, Kildareko konderria eta Wicklowko konderria
Administrazioa
Demografia
Biztanleria1.270.603 (2011)
Dentsitatea1.378,09 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Dublin konderria (gaeleraz Contae Bhaile Átha Cliath) Irlandako ekialdean kokatuta zegoen konderri historikoa zen, Leinsterreko probintzian. 1993ko Agiriaren arabera 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera konderri hau desagertu eta bere eremuan hainbat konderrietan banatu zen. Gaur egungo lurralde hau herrialdeko hiriburua den Dublin Hiriaz gain Fingaleko konderria, Dun Laoghaire-Rathdowneko konderria eta Hego Dublineko konderriak osatzen dute.

921 km2-ko azalera dauka eta 1.186.821 biztanle zituen 2006an. Dublin/Baile Átha Cliath dauka hiriburu eta hiri nagusia (505.739 biztanle 2006an).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dublin konderria zenaren gaur egungo banaketa administratiboa:

Map of the Dublin Region2.PNG

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri guztiek Dublingo metropoli eremua osatzen dute:

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu laua bada ere muino ugari ditu inguruan. Hegoaldean Wicklow mendiak ageri dira eta bertan daude muinorik altuenak, Kippure mendia (757m, Liffey ibaiaren iturburua), Seefingan (724m) eta Two Rock (536m) dira.

Ibaiei dagokienez Liffey ibaia da ibai nagusia, Dublin hiria mendebaldetik ekialdera zeharkatu eta bertan itsasoratzen dena. Honetaz gain aipatzekoak dira Broadmeadow, Tolka, eta Shanganagh.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dublin GAA taldeak joko gaelikotan hartzen du parte. 23 aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia eta Irlandako konderrien artean garaipen gehien dituen bigarrena da. Hurlingari dagokionez sei garaipen ditu txapelketa nagusian, denak XX mendeko lehenengo erdian lortu bazituen ere.

Futbolari dagokionez Dublingo taldeak dira Irlandako futbol ligan nagusi, besteak beste: Shamrock Rovers F.C., Shelbourne F.C. eta Bohemian F.C..

Azkenik, aipatzekoa Errugbiak ere arrakasta baduela. Heinecken Cup txapelketa handiaren azken lau diziotatik hiru irabazi ditu Leinster Rugby taldeak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

53°25′N 6°15′W / 53.417°N 6.250°W / 53.417; -6.250