Dubrovnikeko katedrala

Koordenatuak: 42°38′N 18°07′E / 42.64°N 18.11°E / 42.64; 18.11
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dubrovnikeko katedrala
Old city (Dubrovnik)
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Dubrovnik-Neretva eskualdea
Town in CroatiaDubrovnik
Koordenatuak42°38′N 18°07′E / 42.64°N 18.11°E / 42.64; 18.11
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1670
Izenaren jatorriaMariaren Jasokunde
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Dubrovnik (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa

Dubrovnikeko katedrala (kroazieraz: Dubrovačka katedrala) Dubrovnik hiriko katedrala da. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki berean hainbat aldiz berreraiki da katedrala, VII, X, XI eta XII mendean, azken hau Rikardo I.a Ingalaterrakoak lagunduta, gurutzadatik bueltan itsasontzia urperatu baitzen ondoko Lokrum uhartearen parean. Eraikin hau 1667an lurrikara batek suntsitu zuen eta hurrego hiru hamarkadatan Italiako arkitekturik onenek katedral barroko berria eraiki zuten, habearte nagusi bat, alboetan beste bi txiki eta kupula bat eraikiz. 1713an bukatu zituzten lanak.

Ordutik kalte handirik ez du izan, 1991ko independentzia gerrako Dubrovnikeko setioan jasandakoak baizik, baina berehala konpondu zuten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrealdeko atariak lau zutabe korintiar ditu eta gainean frontoi triangeluarra. Honen gainean leiho barrokoa dauka. Nitxoetan San Blas (hiriko patroia) eta San Jose haurrarekin ageri dira.

Barnealdean habearte nagusia zutabe sendoek banatzen dute alboetako habearteetatik. Ondoren hiru abside ditu eta bidegurutzean kupula handia.

Aldare nagusian 1552ko Amabirjinaren jasokundearen irudi bikaina dago.

Altxorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubrovnikek Mediterraneoko itsasportu ugarirekin izan duen harremanen erakusgarri katedralaren altxorra dago. XI eta XVIII mende arteko 182 erlikario ditu, Bizantzio, Venezia eta Ekialde Hurbileko artisauek egindakoak direnak. Aipagarriena San Blasen urrezko eta zilarrezko besoa, hanka eta garezurra dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]