Dudeismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dudeismoaren ikurra

Dudeismoa The Big Lebowski filmeko "The Dude" (Tipoa) pertsonaian oinarritutako erlijio, filosofia eta bizitza-estilo bat da. Bere helburu nagusia Taoismo txinatarra gaurkotzea da. Taoismo hau Tao Te Chingen finkatu zuen Lao Tsek K. a. VI. mendean. Filosofian Epikuro filosofo greziarraren kontzeptuak eta "The Dude" pertsonaiaren esaldiak nahasten dira. Pertsonaia Jeff Bridgesek antzeztu zuen 1998ko filmean[1]. Dudeismoa erlijio parodikoa dela esan da, batez ere filmeko erreferentzia komikoak erabiltzen dituelako eta erlijio tradizionalei kritika egiten diolako[2][3]. Hala ere, sortzaileak eta jarraitzaileek bere filosofia serioa dela diote[4][5]. Gaur egun 450.000 pertsona ordenatu dituzte[6].

Martxoaren 6a euren urteko egun sakratua da, "Tipoaren Eguna" (ingelesez: The Day of the Dude)[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Bangkok Travel Guide» CNN Travel (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  2. (Ingelesez) Mathijs, Ernest; Sexton, Jamie. (2012-03-30). Cult Cinema: An Introduction. John Wiley & Sons ISBN 9781444396430. (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  3. (Ingelesez) «Adweek» www.mediabistro.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  4. Otis Ryan Productions. (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  5. (Ingelesez) «October 9, 2009 ~ Cathleen Falsani Interview | October 9, 2009 | Religion & Ethics NewsWeekly | PBS» Religion & Ethics NewsWeekly 2009-10-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  6. (Ingelesez) «Dudeists of the World Unite! - Dudeism» Dudeism (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  7. (Ingelesez) «The Day of the Dude» The Dudespaper 2010-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]