Edukira joan

Dudley Do-Right

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dudley Do-Right
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaDudley Do-Right
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa eta krimenezko filma
Iraupena74 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Vancouver
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Hugh Wilson
Gidoigilea(k)Hugh Wilson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJohn Davis
EdizioaDon Brochu
Bestelako lanak
MusikagileaSteve Dorff (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaDonald E. Thorin

IMDB: tt0160236 Filmaffinity: 227308 Allocine: 97767 Rottentomatoes: m/dudley_doright Mojo: dudleydo-right Allmovie: v180737 TCM: 448223 Metacritic: movie/dudley-do-right TV.com: movies/dudley-do-right Netlix: 22689884Edit the value on Wikidata

Dudley Do-Right (Dudley Mutil On euskarazko bertsioan) 1999ko film komiko estatubatuarra da, The Rocky and Bullwinkle Show marrazki bizidunetako telesailean (1959-1964) agertzen zen Dudley Do-Right of the Mounties sailean oinarritua. Filma Hugh Wilson-ek zuzendu zuen eta Davis Entertainment-ek ekoitzi zuen Universal Studios-endako. Brendan Fraser da filmeko protagonista nagusia, eta Sarah Jessica Parker, Alfred Molina eta Eric Idle aktoreek bigarren mailako rolak dituzte.

Hiru haur eta zaldi batekin hasten da istorioa. Hauek Dudley Do-Right, Nell Fenwick, Snidely Whiplash eta Horse ('zaldia' euskaraz) pertsonaien bertsio gazteak dira. Hirurek beren nahiei buruz hitz egiten dute; Dudley-k uste du heroi handi bat izanen dela eta Kanadako Zaldizko Poliziaren kiderik onena bezala aitortua izanen dela. Nell-ek, berriz, mugaz haraindi ikusi nahi du, eta munduaren inguruan bidaiatu. Snidely, ordea, obsesionatuegia dago herrialde osoko "mutil gaizto" famatuena izatearekin eta inongo gaizkilek inoiz eginen ez lituzkeen krimenik ankerrenak egitearekin, muga guztiak gaindituta ere.

Hainbat urte geroago, hirurek bete dituzte euren ustezko patuak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]