Duncan Haldane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duncan Haldane
Duncan Haldane.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrederick Duncan Michael Haldane
JaiotzaLondres1951ko irailaren 14a (70 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Eslovenia  (2019 -
BizilekuaPrinceton
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Christ's College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPhilip Warren Anderson
Doktorego ikaslea(k)Srinivas Raghu (en) Itzuli
Ashvin Vishwanath (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Bell Laborategiak
Institut Laue–Langevin (en) Itzuli
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Leidengo Unibertsitatea  (2008 -  2008)
Leidengo Unibertsitatea  (2008 -
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Fisika Elkartea
Institute of Physics (en) Itzuli
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
physics.princeton.edu…

Frederick Duncan Michael Haldane (Londres, 1951ko irailaren 14a) ingeles fisikaria da. 2016ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen David J. Thouless eta John Michael Kosterlitzekin batera materiaren fase topologikoei buruzko ikerketagatik.

Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1977tik 1981era Frantzian Laue-Langevin Institutuan lan egin zuen. 1981etik fisikako irakasle izan zen Kaliforniako Unibertsitatean eta 1990ean Princetongo Unibertsitatera joan zen.

Materia kondentsatuaren fisikan funtsezko ekarpenak egin zituen. Nobel Saria irabazi duten ikerketek mundu ezezagunetako ateak zabaldu dituzte, non materiak egoera arraroak har ditzakeen eta metodo matematiko aurreratuak erabili dituzte materiaren fasea edo egoera ezohikoak aztertzeko, supereroaleak, superfluidoak eta film magnetiko finak, kasurako.