Duncan II.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Duncan II.a Eskoziakoa
Donnchad II.jpg
Bizitza
Jaiotza 1060
Herrialdea  Eskozia
Heriotza Berwick-upon-Tweed1094ko azaroaren  12a (33/34 urte)
Hobiratze lekua Dunfermlineko abadia
Familia
Aita Malcolm III.a Eskoziakoa
Ama Ingibiorg Finnsdottir
Ezkontidea(k) Ethelreda, daughter of Gospatric Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Duncan II.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Donnchadh mac Mhaoil Chaluim), (c.1060, Eskozia - 1094, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malcolm III.a aitak bere seme Eduardo aukeratu zuen oinordeko baina 1093an biak hil ziren eta hiru egun beranduago Margarita erregina ere bai. Seme nagusia zen Duncanek hartu behar zuen erregetza baina osaba Donaldek Edinburgh setiatu zuen Malcolmen semeak bertan zirela, eta hauek eta gortean zeuden ingelesak kanporatu zituen, bera Eskoziako errege bihurtuz.

1094ko maiatzean Duncanek armada anglo-normandiar batekin Eskozia inbaditu zuen eta errege bihurtu zen Duncan II.a izenarekin. Eskoziarren matxinada batek ordea bere aliatuak garaitu eta Duncan kanporatu eta azaroaren 12an erail egin zuten, berriz ere Donald III.a errege bihurtuz.


Aurrekoa
Donald III.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
1094ko maiatza –1094ko azaroaren 12a
Ondorengoa
Donald III.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Duncan II.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan