Dundee balea espedizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dundee balea espedizio antartikoa, William Gordon Burn Murdoch-ek margotuta.

Dundee balea espedizioa (1892-1893; ingelesez: Dundee Whaling Expedition) 1892ko irailaren 6an hasi zen, Dundee-ko (Eskozia), balea konpainia batek (artikoko baleen falta zela eta) lau lurrunontzi, Balaena, Active, Diana eta Polar Star, Weddell itsasora bidaltzea erabaki zuenean balea frankoen bila.

Ez zuten aurkitu harrapatu ahal izan zuten balearik Antartikako balea urdina oso indartsua baitzen harrapatua izateko zituzten baliabideekin. Hala ere, espedizioak irabaziak lortu zituen, bildutako itsas txakurren larru ugariengatik. Espedizioko kideen artean William Speirs Bruce eta William Gordon Burn Murdoch zientzialariak nabarmentzen dira, Alexander Fairweather kapitainak agindutako Balaenako zirujaua eta laguntzailea. 1893ko urtarrilaren 8an, Thomas Robertson Active itsasontziko kapitainak Dundee uhartea (63° 30′ S, 055° 55′ W / 63.500°S,55.917°W / -63.500; -55.917) aurkitu zuen.