Dune (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau jatorrizko zientzia fikziozko eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dune (argipena)».
 Dune (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Frank Herbert
Argitaratze-data1965
IzenburuaDune eta Dune
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaChilton Company (en) Itzuli
Orrialdeak632
Honen izena daramaDuna
Ezaugarriak
Genero artistikoasoft science fiction (en) Itzuli, planetary romance (en) Itzuli, social science fiction (en) Itzuli, zientzia-fikzioa eta abenturazko fikzioa
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
TelesailaDune (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArrakis (en) Itzuli
Erabiltzen dufantasy map (en) Itzuli
Argumentu nagusiaerlijioa, Kanpo-espazioa, ekologia, gizartea, Zibilizazioa, kultura eta boterea
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
dunenovels.com
kronologia
Dune (eleberria) Dune Messiah (en) Itzuli

Dune Frank Herbert estatubatuar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da. 1965eko abuztuaren 15ean argitaratu zen eta Dune sagaren lehenbiziko eleberria da. Arrakasta handia du, 12 milioi ale saldu eta 14 hizkuntzatara itzuli baita[1].

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizun urrun batean, gizateriak espazioko inperio feudal bat osatu du. Corrino Etxea Inperioko buru da, izarrarteko indar militar handiena kontrolatzen duena. Espazio Kofradia izeneko taldeak espazioan zeharreko bat-bateko bidaia posible egiten du, merkataritza eta gerra bideratuz. Hainat jauntxo etxek planetak kontrolatzen dituzte, eta leinu nagusiek Lansdraad Kontseilua osatzen dute. Hiru erakunde horiek inperioko botereak orekatzen dituzte. Hala ere, beste hainbat talde borrokatzen dira beren helburuak lortzeko.

Paul Atreides gaztea (Leto Atreides duke itzaltsuaren oinordekoa) eta bere familia Arrakis planetara —espeziaren sorlekua da, hau da, Unibertso osoko sustantzia garrantzitsu eta baliotsuena: Kofradiako kideei espazioan bidaiatzeko aukera emateaz gain, hainbat ezaugarri berezi ditu— lekualdatu dira. Istorioan, politika, erlijioa, ekologia, teknologia eta gizakien elkarren arteko harremanetan sakontzen da: Paulen eta haren familiaren, Harkonnen arerioen, Arrakis planetako biztanleen nahiz Enperadorearen, Espazio Kofradia boteretsuaren eta Bene Gesserit emakumezkoen ordenaren interesak elkarrekin nahastu dira, gizateriaren egoera aldatuko duen borroka latz batean.

Moldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Frank Herbert | American author» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]