Dunglasseko eliza kolegiata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andre Mariaren kolegiata
Collegiate Church at Dunglass.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaEkialdeko Lothian
Koordenatuak 55° 56′ 22″ N, 2° 22′ 31″ W / 55.939553°N,2.3752305°W / 55.939553; -2.3752305Koordenatuak: 55° 56′ 22″ N, 2° 22′ 31″ W / 55.939553°N,2.3752305°W / 55.939553; -2.3752305
Historia eta erabilera
Arkitektura
Ondarea

Dunglasseko eliza kolegiata (ingelesez: Dunglass Collegiate Church) Eskoziako Dunglass herrixkan dagoen eliza da, Ekialdeko Lothian eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezaguna Dunglasseko Andre Mariaren kapera noiz eraiki zen baina Sir Alexander Homek lurrak eskuratu zituenearko kapera jadanik bazegoen eta 1423an kolegiata maila eman zion Jakobo II.a Eskoziakoak eta 1450an Nikolas V.a Aita Santuak berretsi zuen. Hasiera hartan habearte bakarra zeukan baina XVI mendean transeptuak eta dorre berria gehitu zitzaizkion.

1544an Hertfordeko Earlak erasotu zuen baina bertakoek aurre egin zioten. 1560an Eskoziako Erlijio Erreforma gertatu zen eta kolegiata itxi egin zen. hala ere parrokia gisa erabilia izan zen XVIII mendean nekazari batek erosi eta des-sagaratu zuen arte. 1807an Sir John Hallek Dunglass erosi zuen eta duintasuna itzuli zion. 1909an Usher familiak erosi zuen. Gaur egun Historic Scotland erakundeak kudeatzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dunglasseko eliza kolegiata Aldatu lotura Wikidatan